Txabola batean egiten zuen lo pertsonak, eta hari su emanda erredura larriak eragin dizkio 45 urteko gizonezkoak. Hilketa saiakera egotzita atxilo hartu du Ertzaintzak.
Joan den igandean, Bilboko Uribarri auzoan, etxerik ez duen gazte bati su ematen ahalegindu zen 45 urteko gizonezkoa, gasolinaz txabola eta ingurua busti eta hari su emanda. Gauerdian gertu zen, lo zegoen gaztea, esnatu egin zen mugimendua entzun orduko, eta alde egitea lortu zuen hainbat erredura larri egin arren.
El Correo egunkariak jakitera eman duenez, egileak berak deitu zuen Larrialdi Zerbitzuetara "etxola batzuei su eman ziela" esanez. Gerora jakinarazi zien pertsona bat zegoela barruan.
Ertzaintzak atxilo hartu du 45 urteko gizonezkoa eta hilketa saiakera leporatu dio.