argia.eus
INPRIMATU
Etxegabe bat hil da Iruñean
  • Sarasate pasealekuko kutxazainean topatu zuten hilda, atzo eguerdian.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko apirilaren 18a

Iruñeko erdigunean, Sarasate pasealekuan, etxerik gabeko pertsona bat hil da, kutxazain batean aterpe hartuta zegoela. 59 urteko emakume bat zen, jatorriz boliviarra eta bertatik migratutakoa.

Larrialdi zerbitzuek deia jaso bezain pronto bidali zituzten laguntza unitateak, baina laguntza medikuak haren heriotza berretsi besterik ezin izan zuen egin. "Intoxikazio etilikoa" zuela esan dute iturri ofizialek eta, orain, Nafarroako Medikuntza Institutuak aztertu beharko ditu frogak.

Hildako pertsonak ez zeukan dokumentaziorik, eta, beraz, ez dute jakinarazi haren inguruko daturik.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra