argia.eus
INPRIMATU
Etxegabe bat hil da Durangon
  • Igande eguerdian aurkitu dute gizonaren hilotza kutxazain automatiko batean. Urtea hasi denetik, etxerik gabeko bigarren hildakoa da.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 13a
Pertsona bat kutxazain automatiko batean lo (Argazkia: Cáritas)

49 urteko gizon bat zendu da Durangon, Fray Juan de Zumarraga kaleko kutxazain automatiko batean. Etxegabea zen gizona, eta kutxazain horretan pasa ohi zituen gauak.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, SOS Deiak-era egindako dei batek ohartarazi zuen gertakariaz. Osasun langileak bertaratu ziren, baina gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Urtea hasi denetik zendutako bigarren etxegabea da. Lehena urtarrilaren 3an hil zen Donostian, lotarako erabili ohi zuen kutxazain automatikoan hura ere.