argia.eus
INPRIMATU
Etxerik ez zuen pertsona bat hil da Bilbon
  • Bilboko Udalaren arabera, ez zuen COVID-19 sintomarik.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 15
Etxegabe bat kutxazain batean (Argazkia: Cáritas)

Zendutakoa 48 urteko gizonezkoa da. Bilboko Udalak eman du ezbeharraren berri, eta adierazi duenez, hildakoak ez zuen COVID-19 sintomarik.

Miribillako Bilbao Arena polikiroldegian jarritako behin-behineko aterpetxean hil da gizona. Osasun-langileak bertaratu dira gizona suspertzeko asmoz, baina ez dute halakorik lortu.