Ciudadanoseko Juan Carlos Girautak Espainiako Kongresuan eskatu du etxebizitzen okupazioaren kontrako neurriak gogortzeko: zigor handiagoak, miaketak eta berehalako kaleratzeak daude proposamenen artean.
Espainiako Estatistika Institutuaren datuak aipatuz, 2011tik 2015era okupazioa %300 hazi dela adierazi du, 836etik 3.278 pasaz. Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrak babestu behar direla adierazi duen arren, uste du talde delitugile antolatuak daudela okupazio gehienen atzean.
“Narkookupazioa” bezalako kontzeptuekin, terrorismoa, droga eta pertsonen trafikoa egiteko okupatzen dela salatu du Girautak.
Jabetza pribatua eta jabeen eskubideen defentsan sakontzeko beharra lehentasuna izan behar duela adierazi du Ciudadanoseko eledunak, eta okupazioaren legeak hori babesteko bideratuak egon behar direla eta ez “okupen eskubideak defendatzeko”.