Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.
Bestalde, Energia eta Bizitegia izeneko bi egoitza ere sortuko ditu aurten, Donapaleun eta Baionan, berritze energetikoari eta bizitegiari doazkien galderen inguruan herritarrak kontseilatzeko. Hainbat herriko etxeren laguntzeko azterketa ere darama, zenbait egoitza zaharberritzeko eta herri erdigunean berpizteko xedez.