argia.eus
INPRIMATU
Etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak eztabaidatu dituzte Nafarroako Parlamentuan
  • Etxebizitza eskubidea bermatuko duten hainbat neurri bilduko dituen lege proposamena eztabaidatu eta tramitera onartu du Nafarroako Parlamentuak. Oposizioko alderdi guztiek aurkeztu dute proposamena PPNk izan ezik: PSNk, Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko apirilaren 23a
Etxebizitza duinaren aldeko mobilizazio bat Iruñean.

Astelehenean egin dute eztabaida, eta egun batzuk lehenago EAEn erabaki zen bezala, Andaluziako Juntan onartutako etxebizitza eskubideen neurriak oinarritzat hartzea proposatu dute.

Eztabaidatutako neurrien arabera, kaleratze prozesuan dauden etxeak hiru urtez bankuei bahitu ahalko zaizkie. Horrela, hiru urte horietan, etxebizitzen jabeek bertan bizitzen jarraitu ahalko dute, familiaren diru sarreren €25etik igotzen ez den alokairua ordainduz.

Bestalde, Nafarroan dauden etxe huts guztien errolda sortzea proposatu dute, horiek alokairuan jartzera behartzeko, jendearentzat eskuragarriako egon daitezen. Alokairuan jartzen ez diren etxe hutsei udal zerga bikoiztuko litzaieke.