Martxoko azken ostirala izanki, sare sozialen bidez erakutsi zaie elkartasuna euskal preso politikoei, konfinamenduak hala beharturik. #etxeannahiditugu eta #niereetxeangeratukonaiz traolak juntatuz, ehundaka maitasun eta aldarrikapen mezu agertu dira martxoaren 27an. Sare eta Etxerat izan dira ekimenaren oinarrian.
#etxeannahiditugu eta #niereetxeangeratukonaiz traolak jarri eta aldarri eta maitasun keinuz bete da sare sozialen esparrua 2020ko martxoaren 27 honetan. Koronabirusaren errealitatean, konfinamenduak hala beharturik eta euskal presoei egindako bisitak ezeztaturik, etxetik erakutsi zaie elkartasuna. Aldarrikapena beste behin entzunarazi da: etxean nahi ditugu euskal preso zein iheslari politikoak. Presoak bakarturik izanki, ondoko gomita luzatu zuten Sare eta Etxeratek: "Egoera honek dakarren hotza pixka bat goxatzen laguntzeko, batu gaitezen sarean eta zabal dezagun lau haizetara gure aldarria".
Argazki, bertso zein bideotxo, irudimentsuak izan dira herritarrak. Hementxe aukeraketatxoa:
#EtxeanNahiDitugu#NiEtxeanGelditukoNaiz pic.twitter.com/7oQ4SE4Q4s
— Atarrabia EH Bildu (@AtarrabiEHbildu) March 27, 2020
Ni ezin naz etxean geratu, baina zuek #etxeangeratu#MaiteZaitut #MaiteZaituztegu pic.twitter.com/lX0xjmVjbC
— Jur (@Jurdana81) March 27, 2020
https://twitter.com/sare_herritarra/status/1243617661839380481?s=20 https://twitter.com/sare_herritarra/status/1243617661839380481?s=20 https://twitter.com/sare_herritarra/status/1243617661839380481?s=20
Beñat Gaztelumendi - Bertsolaria#EtxeanNahiDitugu #NiEtxeanGeratukoNaiz pic.twitter.com/59ZeKDZzOq
— Sare #OrainPresoak👌🗝🕊 (@sare_herritarra) March 27, 2020
Porrotxek bere mezu, besarkada eta muxuak bidali dizkie Picassent eta Aranjuezeko espetxeetan dauden Motxiladun haurrei.
Sare sozialik ez baduzu eta zure mezua helarazi nahi baduzu bidali emailez prentsa@sare.eus edo whatsapez 678 137 405 #EtxeanNahiDitugu #NiEtxeanGeratukoNaiz pic.twitter.com/gSXzwE0LiU
— Sare #OrainPresoak👌🗝🕊 (@sare_herritarra) March 27, 2020
Eider Rodriguez idazleak ere bere mezua bidali digu.
"...Konfinamenduaren garai honek aukera ematen digu beraiei gutun bidez hitz batuzk bidaltzeko ere..."#EtxeanNahiDitugu #NiEtxeanGeratukoNaiz pic.twitter.com/dBywvHpuQH
— Sare #OrainPresoak👌🗝🕊 (@sare_herritarra) March 27, 2020