argia.eus
INPRIMATU
Etxe kaleratze bat geldiarazi dute Iruñeko Arrosadia auzoan
  • Goizeko zortzietan zegoen aurreikusia Santander Bankuan Martha izeneko emakume bat eta bere familia bizi zen etxea hutsaraztea. Elkarretaratzea egin dute Etxe Kaleratzeen Kontrako plataformakoek eta epaile batek momentuz geldiarazi egin du kaleratze hori. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko abenduaren 12a

Alokairu soziala eskatzen ari dira Etxe Kaleratzeen Kontrako plataformako kideek Martha eta bere familiarentzat. Etxetik kaleratzeko arriskuan izan dira. Gaur goizean 8:00etarako zuen aurreikusia Santander Bankuak (Banco Popular) Martha eta bere familia bizi diren etxea hutsaraztea. Geldiaraztea lortu dute, baina. Epaile batek geldiarazi du momentuz etxe kaleratzea eta Gazteluko Plazako Santander Bankuaren zuzendariekin ari dira negoziatzen alokairu soziala eman diezaioten familia horri. Kasua aztertzeko konpromisoa hartu du banku horretako zuzendariak, nahiz eta plataformakoak ez diren asko fio. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra