argia.eus
INPRIMATU
Etxe huts bat sinbolikoki okupatu dute Irabarnen, Zuberoan
  • Etxe hutsen problematika, agerian berriz ere Xiberoan. Irabarneko bigarren etxebizitza bat okupatu du XEEK Xiberoako espekulazioaren kontrako kolektiboak.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko apirilaren 18a
Argazkia: Euskal Irratiak.

Hogei bat pertsona sartu dira barnean eta "Bigarren etxebizitzak, herrien heriotza" dela salatu dute. Horrez gain, Irabarnen hutsik diren beste bederatzi etxebizitza seinalatu dituzte.