argia.eus
INPRIMATU
Etxauziak aitzina: 500.000 euro baietz irailaren 15erako
  • Baigorriko Etxauzia proiektuaren aldeko diru beste biltze saio bat abiatu da. Bultzatzaileek helburua eta data jarri dizkiote fase berri honi: irailaren 15erako 500.000 euro lortzea.

ARGIA @argia 2017ko maiatzaren 23a

Etxauzia proiektuaren sustatzaileen erranetan babes nahikoa ukanen lukete ondoko faseetan lanean segitzeko. Azken hilabeteak aktibitate handikoak izan dira Etxauziarentzat.

Komunikabideetan eta sare sozialetan lanean aritu dira proiektua azaltzen; bilkura asko egin dituzte elkarte, enpresa eta pertsona anitzekin. Proiektua saretu eta elkarlanean aritzeko, hiriburu eta herrietan aurkezpenak egin dituzte. Donostian, Gasteizen, Bilbon, Durangon, Lasarte-Orian… “Hordago Ardoa” Arno Jastaketa Artistikoa ekitaldia egin zuten maiatzaren 13an.

Oroz gainetik, beren proiektuari forma ematen aritu dira, edukiz betetzen.

Jarraian, dirua biltzeko ordua dela adierazi dute. Etxauzia gaztelua herritarrei emateko garaia dela. Hori lortzeko jende askoren ekarpena beharrezkoa dela, eta bereziki, komunitate honetako kide direnena, Etxauziaren bizilagun direnena.

Maiatzaren 20an hasi dira, eskualdez eskualde, eta irailaren 15erako proiektua gauzatzeko 500.000 euro lortzea dute helburu. Euskal Herrian eta diaspora osoan ibiliko omen dira mezu garbi batekin: eman dirua.

Hona hemen fase berrian, datozen hilabetetan proiektuaren aldeko ekimen berriak.