Etxarri Aranatzen erreferenduma igandean Euskal Herriko independentziaz

  • Etxarri Aranatzen galdeketa egingo dute igandean, Euskal herri independente bateko herritar izan nahi duten edo ez jakiteko. Hiru urtez lanean aritu ondoren igandean eman ahal izango dute botoa.


2014ko apirilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Apirilaren 13an Etxarri Aranatzen galdeketa egingo dute: "Euskal Herri independente bateko herritar izan nahi al duzu?"
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Etxarri Aranatzen bizi den eta 16 urte baino gehiago duen pertsona orok parte har dezake erreferendumean. Egun 2.500 pertsona inguru bizi da herri horretan.

"Igandea boto emaile guztiontzat festa bat izatea espero dugu", adierazi du Manu Gomez plataformako bozeramaileetako batek Info7-n,eta horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute.

"Euskal Herri independente bateko herritar izan nahi al duzu?" izango da galdera. A13 herri plataformak asanblada bidez adostu zuen urtarrilean, eta "galdera sinpleena eta argiena" dela adierazi du Gomezek.

Alokatutako areto batean ezarriko dituzte hautestontziak. Udalak eta Nafarroako Gobernuak legezko bozketa aurrera eramateko trabak jarri zituztenez, Gomezen esanetan "modu pribatu hori da Etxarriko herritarrak libreki adierazteko" aurkitu duten formula bakarra.

Plataformak ezin duenez administrazioaren errolda erabili zailtasunak izan dituzte bozketa ondo egin ahal izateko. Katalunian erabilitako bozka sistemaz baliatu eta bizilagun bakoitza identifikatu egingo da. Programa informatiko bidez kontrolatuko dute behin baino gehiagotan bozaka ez ematea, eta ikuskatzaileak ere ezarri dituzte zilegitasuna irabazi asmoz.

Etxarri Aranazko erreferenduma beste zenbait herritarako eredu izatea espero dute plataformako kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Frantziako Tourrean “ez garela ez frantsesak ez espainiarrak” erakustera dei egin dute EH Bilduk eta EH Baik

Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Eguneraketa berriak daude