1.990 herritarretatik 851k (%42,76) hartu dute parte bozketan: 804 lagunek (%94) Euskal Herriaren independentziaren alde bozkatu dute, eta 18k aurka [Bideoa: Ahotsa.info].
"Ariketa demokratikoa izan da", adierazi du ekimenaren bultzatzaile A13 plataformak. Dioenez ekintza sinbolikoa izan da, "ikur orok duen indar eta pisua" daukana. "Etxarri Aranatzen erabakitze eskubidea berreskuratu da; benetako demokraziari bizkar ematen dioten boteresuei monopolioa kendu eta herritarren esku jarri da", azaldu du A13ko kide Manu Gomezek.