Galdakaoko kiroldegian jokatu da azaroaren 27an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.
Bertsozalez bete-bete egin da azaroaren 27an Galdakaoko kiroldegia, 600 lagunetik gora elkartu dira bertan. Segurtasun neurriak indartuta, gogoz hartu dituzte bertsozaleek bertsolariak. Hurrengoak ibili dira kantuan:
Aitor Bizkarra Ruiz
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Etxahun Lekue Etxebarria
Josune Aramendi Perez
Oihana Bartra Arenas
Xabat Galletebeitia Abaroa
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Etxahun Lekue izan da puntu gehien batzea lortu duena, 547,5 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Larrabetzuko bertsolariak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
Etxahun Lekue Etxebarria......................547,5
Aitor Bizkarra Ruiz.................................541,5
Xabat Galletebeitia Abaroa....................524,5
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola............520,5
Oihana Bartra Arenas............................504
Josune Aramendi Perez.......................463,5
Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.