Kolektiboak esan duenez, Frantziako Gobernuak MEDEFeko enpresaburuen nahieran diseinatu du lan kodearen erreforma. Frantziako Asanblea Nazionalak egitasmoa eztabaidatzen duen artean mobilizatzeak duen garrantzia azpimarratu dute, “erreforma liberala” bertan behera gera dadin.
"Gobernuari MEDEFeko eskakizun guziak ez onartzea eskatzeko xedez blokeatu dugu enpresa. Stop errateko garaia da", azaldu du LAB sindikatuko bozeramaile Eñaut Aramendik. Bi orduz itxi dute enpresaren sarrera eta jendarmeak agertu badira ere, ez da istilurik izan.
Baionan sortu zen Jusqu'au Retrait kolektiboa, martxoaren 4an; hamasei eragilek osatzen dute, tartean CGT hôpital, EELV, LAB, Ensemble Pays Basque… “Antolakunde sindikal eta politikoen gainetik, legearen deuseztatze hutsa aldarrikatzea” dute xede.
Twitter bidez egin dute ekintzaren jarraipena:
MEDEFen nagusiaren enpresa blokatu berria Arrangoitzen. Lan erreformare kontra. pic.twitter.com/9OubmAR5ar
— Andoni Lizeaga (@lizeaga) May 10, 2016
Neys, langileen kontrako lan legea ez dugu nahi, Neys on veut pas de votre loi travail L'occupation d' ETPM continue pic.twitter.com/JXy3K1DJbJ
— jusquauretraitkolekt (@jusquauretraitk) May 10, 2016
Zatozte gurekin ! Hollande/MEDEFunis contre les trav, rejoignez nous à l' entreprise ETPM Arcangues, Z.I. Planuya pic.twitter.com/slDnBv5jaP
— jusquauretraitkolekt (@jusquauretraitk) May 10, 2016
Arrangoitzeko blokatzea amaitua. pic.twitter.com/OhLJphUMLA
— Andoni Lizeaga (@lizeaga) May 10, 2016