Europan sistema ekonomiko feudala hegemonikoa zen garaian, itsasotik hurbil zeuden hiri askotan beste egiteko modu batzuk lantzen hasi ziren, batez ere itsas komertzioarekin lotutako salerosketek eragindako kapital metaketari esker. Orduan landu ziren banaketa, ekoizpen eta finantzaketa ereduak mundu guztira eta gure bizitzen eremu guztietara zabaldu ziren, gaur egun mugiezina iruditzen zaigun kapitalismo finantzariora iritsi arte.
Etorkizunean hegemoniko izango den eredu ekonomikoa ere gaur egun gure artean dugu, baina ez dakigu zein izango den. Ez dakigu identifikatzen eta ez dakigu etorkizunera gaur egun minoritarioak diren ereduak proiektatzen. Hori da gaur egungo eredu ekonomikoaren garaipen handienetako bat, etorkizun ezberdinak irudikatu eta ondorioz eraikitzeko ahalmena kendu digute.
Gaur egun minoritarioa eta askorentzat ezezaguna da Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE), baina bere txikitasunean eredu ekonomiko berri bat dakar. Ez da sektore bat, ez da sistema ekonomiko aktualaren disfuntzioak konponduz hura justifikatuko duen tresna multzo bat. Esan bezala eredu oso bat da, beste hainbat eredu alternatiborekin koexistitzen duena, baina bereziki sistema kapitalistan nabigatzen dakiena. Etorkizunera proiektatzeko ordea, beharrezkoa da egungo egoera eta datozen urteetan izan dezakeen garapena aztertu eta aurreikusten saiatzea.
Krisi sistemikoaren testuinguruan ere, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ingurutik albiste eta zantzu positibo asko ikusi ditugu. Olatukoop eta holako saretze proposamenak ez dira Euskal Herrian bakarrik sortu, beharra dagoen tokian, kooperatiba eta kolektiboak sortzen doazen moduan, saretzea gertatzen ari da. Sare horien arteko saretzea ere ikusten ari gara, bestelako eragile, kolektibo, sindikatu eta norbanakoekin ari da gertatzen, Alternatiben Herrian Bilbon ikusi genuen moduan.
Eraldaketa politikoa gertatzen ari den tokietan, estatu hegoamerikar batzuetan, baina baita ere Bartzelona eta antzeko hirietan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea egitura ekonomikoen eraldaketarako eta garapen ekonomikorako eredutzat identifikatu dute.
Ekonomia Sozial Tradizionalean jarduten dutenek ere krisi sistemikoarekin berkokatze bat hasi dute, eta iraunkortasunaren bandera hartuta, ESEren proposamenetara hurbiltzen hasi dira.
Kontuan hartzekoa da ere, kontsumoaren eremuan, finantzetan Koop57 eta Fiare banku etikoarekin, energian Goienerrekin, edo herriz herri sortu diren kontsumo agroekologikoko taldeekin, gero eta herritar gehiago ari dela eguneroko bizitzako erabakietan ESEren aldeko hautua egiten.
Arazoak ere badira ordea, eta nabaritzen dira egunerokoan, horien artean nagusia txikitasuna. Arlo kualitatiboan proiektu eta ekimen oso interesgarriak baditu ere, ESEren pisu erreala ekonomia sozialean edo ekonomiarenean orokorrean oso txikia da, fragmentatua eta askotan kontabilizatu gabea edo ikusezina. Horrela pertsonei eta kolektiboei zerbitzua emateko esparruetan, edo lehen sektorean aipagarri egiten ari da, industrian aldiz oso gutxi garatu da. Horrekin batera, ESE sektore bezala irudikatzeko dagoen bultzada aipatu behar da. ESEko ekimenak, kapitalismo produktibistaren hutsuneak estaltzeko asistentzialismora mugatuz.
Euskal Herria, ekonomia soziala zabalduen dagoen munduko lurraldeetako bat da, bertan Mondragon eredua delarik zabalduena. Kooperatibismoaz hitz egitean adibidez, Euskal Herria Mondragonekin lotzen da zuzenean, beste ereduak ikusezin bihurtzen dira, txikiagoak eta ezezagunak direlako, saretze maila txikia dutelako, eta zentralitatetik urruti dagoen eredua delako.
ESE garatzen doan moduan, Kapitala ereduaren apropiazio saiakerak egiten saiatu da, horietako batzuk jada ikusten ari gara. Lehenik kontzeptuak edukiz hustuz, Europatik datorren Enpresa Soziala kontzeptuarekin adibidez.
ESE garatzen doan moduan, Kapitala ereduaren apropiazio saiakerak egiten saiatu da, horietako batzuk jada ikusten ari gara. Lehenik kontzeptuak edukiz hustuz, Europatik datorren Enpresa Soziala kontzeptuarekin adibidez. Gero merkatura begira sozialak diren, baina barnera eta lurraldera begira eraldatzaileak ez diren ereduak sustatuz, bereziki langileen jabetza eta demokrazia ekonomikoa alde batera uzten duten ereduak promozionatuz.
Diagnostikoa gutxi gorabehera egina dugu beraz, baina zein helburu eta estrategia definituko ditugu epe motzerako baina bereziki epe luzerako? Interkooperatibismo sareak sortu eta aldi berean saretzea da bat, eta saretze horretan kokatzen dira Olatukoop, REAS, XES eta beste hainbat. ESEko edozein eragilek du interkooperatibismo sare bateko kide izateko beharra eta tamalez gaur egun kasu askotan ez da horrela. Hori konpontzen joango da, azkar gainera.
Horrekin lotuta modu naturalean, baina baita ikusgarritasunari begirako ekimenekin ere sortzen ari da benetako merkatu sozial bat. Herritarren beharrei begira, baina ESEko enpresen hornidura eta salmenta zirkuituak sortuz ere. Erronka, zirkuitu horiek osatzea delarik. Horrela benetako beharrei erantzunez, merkatu soziala bera handitu ahal izango dugu, behar denean kooperatiba berriak sortuz.
Autonomia ekonomikoa duten egitura berriak sortzeko ordea, ekintzailetza kolektiboa sustatuko duen eredu eraldatzailea eraiki behar dugu, gaur egun sustatzen den StartUp modelo indibidualistaren aurrean. Horretarako hezkuntzako eragile, tokiko garapenerako egitura eta jada lanean dauden kooperatibak batuz, bidea egin da, zabalpena da erronka hurbila. Bide hori egiteko ordea, egitura ekonomikoak eraldatzeko, ESEko ekimenak lurraldera txertatzearekin batera, garrantzitsua izango da tokiko erakundeen inplikazioa, bereziki udalena eta garapen agentziena. Hori bultzatuko duten udalen sare baten ideia lantzen ari dira eta laster ikusiko ditugu lehen fruituak.
Etorkizuneko hiru agertokiak
Luzera begira jartzeko esfortzua egin behar da ordea, estrategiak garatuko dira, baina zer egin ESE eredua lurraldeko garapen ekonomikorako estrategien zentroan jartzeko? Gaur egun hegemonikoak diren ereduen aurrean zentralitatea lortzeko? Etorkizuneko hiru agertoki aurreikusi daitezke:
Lehen aukeran ESE eragile txikien sare bat izango da, nukleo gogorrekoa, printzipioak oso argi dituena, baina ez da alternatiba argia izango, eta sektorializatua egongo da, kapitalean eta ez langileen jabetzan oinarritutako ereduen menpe.
Bigarren aukeran, ekonomia sozialak bere barruan, ingurugiroari begira bereziki hartu beharreko norabide estrategiko berriaren ondorioz, ESEren parametroak onartu eta munduan milioika langile eta kontsumitzaileri eragiten dieten egiturek ekonomia eraldatzeko bidea hartuko dute, baina orain bezala merkatu kapitalistan lehiatzea onartuz.
Hirugarren agertokian, eremu publiko eta kooperatiboaren aliantza batekin, ESE tokiko garapen ekonomikorako eredu bihurtuko da, eta merkatu sozialaren hedatzearekin pixkanaka, sistema kapitalistaren noraezak utzitako espazio hutsak probestuz, lurralde eta estatuetan zabaltzen joango da. Krisi sistemikoari tokian tokiko erantzun ordenatu eta justua eskainiz.
Pentsatu dezagun beraz, etorkizuneko eredu ekonomiko justuagoa, sistemaren gainbeherari eta injustizia estrukturalari aurre egingo diona, gure artean dugula. Guztion esku dago bidea zentzuz baina determinazioz pentsatu eta egitea.
Urtea hastearekin batera eta 2016ko urtarrileko estiloari jarraituz, pasa den urteari begira jarri, aztertu eta datorrenari zer begirekin so egin asmatzen ahalegindu dira ARGIAko hauek Aktualitatearen Gakoak kazetaritza liburuxkan. Ez profeta izateko desirarekin, 2017an izango... [+]
Kataluniak bere etorkizunaz erabaki dezakeen subjektu politikoaren ideia katalan gizartearen hezur mamiraino sartua da, independentismoaren mugetatik askoz harago. Espainolismo atzerakoienak bakarrik arbuiatzen du, PPk eta Ciudadanosek.
Ez gara gu izango kirol profesionalak jasotzen dituen laguntza publikoak justifikatuko dituztenak. Alde positiboago batzuei heldu nahi izan diegu ordea, pelotazo urbanistikoak edota petrodolar exotikoak ikur dituen futbolaren aurpegi humanoagoa erakusten dutelakoan.
Burtsara irteteko borondatea atzeratuta, bankuak hainbat erronkari egin beharko die aurre: kapitalen premia, araudi gogorra eta jabetza. Zer egin nahi dugu Kutxabankekin?
2015ekoa bakarrik ez, azken lau urteotako protagonista izan da LOMCE legea Hego Euskal Herrian: hezkuntza mundua astindu eta ekitera behartu ditu eragile eta instituzioak. 2015ean, hori bai, amesgaiztoa buka zitekeela pentsatu du askok, itxaropena Espainiako hauteskundeen... [+]
Heterogeneotasunak freskotasuna dakar eta burujabetza prozesuari adierazle berriak eskaintzen dizkio.
Klima aldaketari buruzko lehenbiziko nazioarteko akordio globala utzi zigun 2015ak: Parisko Hitzarmena. Mugarri hori historikotzat joa izan zen, eta hala ospatu zuten adostu zutenek, baina ezin esan aurrerapausoa izan zenik, kontrakoa baizik. Aurreko hamarkada biak alferrik... [+]
Globalizazio neoliberalak ekarri duen agertokian enpresa transnazionalek gero eta botere handiagoa metatzen dute, dela euren dimentsio ekonomiko handiagatik, dela gobernuetan eta nazioarteko finantza erakundeetan eragiteko duten gaitasunagatik. Botere hori inpunitatearen... [+]
Eta konturatzerako 2016an gaude, Europako Kultur Hiriburua da Donostia, gertakizunak urte osoko titularrak beteko ditu. Foku handitik kanpo ere kultura asko dago, dena den. Eta hor mugitzen denak ibilbide luzeagoa izango du segur aski urteko ebentoak baino.
Oinarrizko Errenta Unibertsalaren (OEU) definizioa argi izatea da gakoa: inolako baldintzarik gabe.
Nazioartea gero eta estuago hartzen ari da Espainiako Estatua, tortura salaketak ikertu eta horiek saihesteko neurriak har ditzan. Besteak beste, inkomunikazio erregimenaren “abolizioa” eskatu du NBEren Torturaren Aurkako Batzordeak 2015ean. Baina mugimenduak oso... [+]
Euroaren Europan soberania botere ekonomikoek dute, batez ere herrialde periferikoetan.
Aniztasuna ez da berez ona edo polita, edo txarra eta itsusia. Aniztasuna preziatzen dugu onerako denean.
Frantziako Estatuko eskualdeek mapa berria osatzen dute 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina. 22 eskualde (erregio) izatetik 13 izatera pasa da Hexagonoa. Aldaketak euskal herritarrei ere eragin die. Akitania eskualdea zena, Akitania-Limousin eta Poitou-Charentes bihurtu da. Ipar... [+]
Hauteskundeen esparruan Nafarroako aldaketa instituzionala izan da 2015ak utzitako berririk esanguratsuena. EAJren nagusitasuna ere nabarmentzekoa izan da eta baita Ahal Duguren azaleratzea. Epe eta produkzio kontuak tartean, ondoko kronikak ez ditu kontuan hartzen Espainiako... [+]