2018ko maiatzean sortu zen Etorbide elkartea Garazi-Baigorri-Iholdi-Oztibarre eskualdean, etorkinei laguntza ekartzeko.
Joan den hilabetean biltzar nagusia egin zuten, eta egunerokoan egiten duten lanaz mintzatu zaigu elkarteko Beatrice Mainhaguiet.
Ekartzen duten laguntza izan daiteke administratiboa, aterbe bat aurkitzea eta integrazioan laguntzea, gazteak eskolatuz adibidez.