argia.eus
INPRIMATU
Etorkinen eskubideen errespetua aldarrikatuko dute urriaren 3an Hendaia eta Baionatik
  • Irailaren 19an abiaturik, urriaren 17an helduko da Parisera, papergabeen aldeko martxa. Karia horretara, mobilizazioak eginen dituzte urriaren 4an Baiona eta Hendaian.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 22a
Hilabete batez iraunen du papergabeen aldeko martxak

"Paperik gabe diren herritarrak agerian jarriko ditugu, itzaletik argitara ekarriz; gu beraien bozeramaile baizik ez gara, beraiek ezin dutelako denon aurrean agertu", azalduz eman du urriaren 3ko hitzorduaren berri Etorkinekin elkartasun sareak. Irailaren 19an abiaturiko papergabeen aldeko martxari juntaturik, hainbat ekimen izanen dira urriaren 3an Ipar Euskal Herrian barna ere: Hendaian dagoen atxikitze zentroa itxi behar dela aldarrikatuko dute bertatik 11:00etan, elkarretaratze baten bidez. SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Irungo Harrera sareko kideak bertaratuko dira ere. Ondotik, 16:00tan martxa abiatuko dute Baionako Roland Barthesetik.

Besteak beste, papergabeen erregularizazioa, etorkinen atxikitzeko zentroen itxiera eta etorkinentzako eskubideen errespetua aldarrikatuko dituzte mobilizazio bidez.

Martxa urriaren 16an helduko da Parisera, hilabete batez hainbat hiri zeharkatu ondoren.