argia.eus
INPRIMATU
Etorkinak diru laguntza gehiegi jasotzearekin lotu ditu ‘El Correo’k
  • Hiru ikasle musulman dauden argazkia erabili du Vocento taldeko egunkariak Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzen inguruko albiste batean, prestazioaren hiru onuradunetatik bi etorkinak direla adierazteko.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko ekainaren 16a

Sare sozialetan hainbat erabiltzailek salatu dute El Correo españolek albistea nola bideratu duen, Twitterren esaterako #StopGorrotoarenDiskurtsoa edo #StopIslamofobia traolapean. SOS Arrazakeriak albistea xenofobotzat jo du, eta ZAS antiRumores (@Zas_Antirumor) kontuak esan du titularra, argazkiaren aukeraketa eta haren oinaren edukia praktika txarrak direla. Beste batzuk praktika horiek salatzearen alde azaldu dira.