argia.eus
INPRIMATU
ETBren emisioa ziurtatu dadin eskatu du Nafarroako Parlamentuak
  • Espainiak Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindua eman ostean, hedabide publikoa ikusiko dela bermatzeko neurrien alde azaldu dira lauko gobernuko alderdiak. PSNk adierazpena babestu du. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko apirilaren 26a
EITBren egoitza.

Salaketa jarri zuen UPNk, gobernuan zela, ETBren kontra, eta botere aldaketa egiterakoan ez zion horren inguruko deus esan "aldaketaren gobernuari". Salaketa horren ondorioz eskatu du Espainiak ETBren emisioa eteteko. Parlamentua aho batez mintzatu da horren aurrean.

Geroa Bai, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak adierazpen instituzionala proposatu, eta aurrera atera da, PSNren babesarekin. Hala, Nafarroako Exekutiboari galdegin diote ETB ikusteko aukera ziurta dezan, eta informazio askatasunerako eskubidea babesteko. Era berean, kate publikoa ikustea ekiditen duten neurrien kontra ekiteko eskatu diote.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra