argia.eus
INPRIMATU
ETBk gaztelaniazko programazioa lehenesten du
  • Euskal Telebistako programen prezioari behatuz gero, konturatuko gara ETBk bere bigarren katerako edukietan askoz gehiago inbertitzen duela euskarazko saioetan baino. Bikoitza, zehazki.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 09a
¿Qué me estás contando? saioak 10.300 euroko kostua du eguneko (Arg: Noticias de Alava)

BERRIAk emandako datuen arabera, ETB2ko ¿Qué me estás contando? saioak 10.300 euroko kostua du eguneko —85 minutu irauten du—, eta, El programa de Klaudio saioak, 14.100 eurokoa —155 minutu—. ETB1eko Ahoz aho-k 5.700 euroko kostua du —125 minutu—. Gaurkotasuna jorratzen duten programek 6.100 euroko kostua du ETB2n, eta 2.850 eurokoa ETB1en.

Inbertsioaren erritmora, ETB2ko audientzia emaitzak ETB1ekoak baino hobeak izan ziren iaz. Gaztelaniazko katearen ikusle kuota %0,5 hazi zen, eta ETB1ekoa %0,1 besterik ez.