ETB2, bestalde, Nafarroa osoan ikusiko da lurreko telebista digitalaren bidez.
Kateak batez ere marrazki bizidunak igortzen ditu eta bi programa propio ditu: 3txulo eta 3zpa4. LTDko gainontzeko tokiko lau mugapenetan (Lizarra, Tafalla, Tutera eta Zangoza) 2016tik ikusten zuten ETB3 kate eta orain arte bezala sintonizatzen jarraituko dute.
Era berean, Nafarroa osoan ikusiko da ETB2. Abian Komunikazioa S.L. enpresak (Nafar Telebistaren jabea) 2016tik ez zuen emititzen LTDko kanal autonomikoan eta Nafarroako Gobernuak ETB2ri eman dio frekuentzia betetzeko aukera.
UPN alderdia kexatu egin da ohar bidez Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaz: “Euskal Autonomia Erkidegoko telebista publikoa den ETB Nafarroako telebista autonomiko bihurtu nahi du Barkos presidenteak, iruzur bat erabiliz”. Barkosek Eusko Jaurlaritzarekiko duen “sumisioa eta menpekotasuna” erabatekoa dela gaineratu dute.