Ibon Sarasolaren “Bitakora kaiera” liburuak animaliko eztabaida sortu zuen Zuzeun, eta badirudi antzeko izenburua duen dokumentalak era berean harrotu dituela hautsak, ez edukiarengatik, baizik eta hizkuntzarengatik. Arrazoi bera, finean.
“Bitakora kaierak” ikus-entzunezkoen erakusketa bat izan da, pasa berri den urtean jazotako hainbat gertakari eta ideia jasotzen dituena, eta jende askoren ekarpenekin dokumental bat ere egin da. Horrela laburbiltzen dute Donostia Kulturaren web orrian lan honen nondik-norakoa: “Dokumental honek barne hartuko ditu dozenaka pertsonari egindako elkarrizketak, besteak beste: Fernando Bernués edo Bernardo Atxaga bezalako artistei; Donostiako alkate Eneko Goiari, eta hiriko alkate-ohiei, Juan Karlos Izagirre eta Odón Elorzari; Hiriburutzaren zuzendari ohiei, Eva Salaberriari, kasu; bizitza publikoan azpimarragarriak diren beste izen batzuei, tartean, Donostia Kulturaren zuzendari Jaime Otamendiri edo Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosi; baita kazetari, pertsona publiko eta herritarrei ere, modu zuzenean edo zeharkakoan Donostia 2016n parte hartu dutenak denak”.
Atzo gauean, ETB1-ek dokumental hori eskaini zuen; arazoa da ez zigula “Bitakora kaierak” eskaini, “Cuadernos de bitácora” baizik.
Dokumentalean proiektuan parte hartu duen jatorri ezberdinetako jendea dago, eta entzungo ditugun hiru hizkuntzak euskara, gaztelania eta ingelera dira (gehienbat, bederen). Elkarrizketatuak euskaraz hitz egiten zuenean gaztelaniazko azpidatziak jartzen zituzten; gaztelaniaz mintzo zenean deus ez; eta ingeleraz mintzatzen zenean gaztelaniazkoak!
Euskarazko katea, argi eta garbi, erdaldunei zuzendutako edukiak ematen. Haserrea berehala piztu zen, agerikoa eta arrazoizkoa den bezala. Hauek twitterren ikusi nituen hainbat txio:
'Bitakora kaierak' ETB1en: gaztelaniazko zatiak, bere horretan; euskarazkoak, gaztelaniazko azpidatziekin. Euskarazko katean. 2017 on.
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko urtarrilak 1
ETB1en Donostia 2016ri buruzko doku bat ari dira ematen gaztelania hutsean. Nik ya ez dakit.
— Josu Goiko (@josu_goiko) 2017(e)ko urtarrilak 1
Arrazoia, ez daukagu dirurik ETB2 mantentzeko. https://t.co/F0XNrRXTRV
— Jozulin.eus (@jozulin) 2017(e)ko urtarrilak 1
ETB1ean oraintxe saio bat españolez. DSS2016aren legatua
— gotzon barandiaran (@gotzonbarandi) 2017(e)ko urtarrilak 1
Donostia 2016ari buruzko programa bat botatzen ari dira ETB1en. ETB2 balitz bezala hizkuntza aldetik! Baina zer gertatzen da?
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) 2017(e)ko urtarrilak 1
Eleaniztasuna kudeatzerakoan, beti hizkuntza ahulenen alde egin behar litzateke @eitbeus @DSS2016 https://t.co/kbkIRTSrIo
— Ibon Manterola (@IbonManterola) 2017(e)ko urtarrilak 1
Ez al dago inor? ETB2rako bideoa ETB1en jarri duzuela! pic.twitter.com/wX9dx3giS5
— Pello Mikelena (@Pellomik) 2017(e)ko urtarrilak 1
(Guztiak gizonezkoak; hori beste egunen batean aztertu beharko dut)
Egindakoa gutxi balitz, 2017aren tendentzia linguistikoa hau izango dela dirudi; zeren eta gaztelania presente egon zen urte-zahar gaueko ETB1-eko telebista saioan.
ETB1en erdaraz. Urte bukaera on
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2016(e)ko abenduak 31
Beraz, eguneko horrelako egoera esanguratsu bat eskaini digu ETB1-ek 2017an; ea zer tokatzen den gaur.
Asko kritikatu dut ETB1 sarean, baina nire sentitzen dudalako, gurea delako, publikoa eta teorian euskalduna; bere kudeatzaileek egin dutena salatu dut maiz, baina bada aitortu behar dudan zerbait. Askotan sentitu dut zuzendariek hanka sartzen zutela, baina ez fede txarrez; hau da, bat edo beste kenduta, ez zaizkit “euskararen etsaiak” iruditu pentsamoldez, baizik eta beren ekintzak, haiek horrela ez ikusi arren, kalte egiten ziotela euskarari. Atzokoak bi aukera uzten dizkit: bat, fede txarrez jokatzen duen jendea dago ETB1en; bi, utzikeria eta zabarkeria inoiz ikusitakoak baino handiagoak dira.
Amaitzeko Ramon Zalloren aipamen hau, euskaraz ez baina hizkuntzaz asko esaten duena:
#Eitbteleberri dice "atentado kurdo" sin apellidos, responsabiliza a un pais y no a un grupo. Pensad,:atentado vasco, musulman, ingles..??
— ramon zallo (@r_zallo) 2017(e)ko urtarrilak 1
“Teleberriak “atentatu kurdua” esaten du, abizenik gabe, ardura herrialde bati emanaz, eta ez talde bati. Pentsatu: atentatu euskalduna, musulmana, ingelesa…?”
Josu Goikoren hitzak nire egiten ditut: nik ia ez dakit.
Artikulu hau Zuzeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Mugimenduak mahai gainean jarri du euskarazko edukiak sustatzeko beharra, eta horren aurrean ETBk duen interes falta. Lehentasuna gaztelaniazko saioei ematea egotzi dio. ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde! lelopean, aldaketa eskatu dio telebista... [+]
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.
(H)itzartu EITB ekimenak maiatzaren 20rako elkarretaratzea deitu du, Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean. Ekimenaren ustez ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko, eta salatu dute gaur egungo ikus-entzunezkoen politikak... [+]
Espainiako Gobernuaren 2022ko aurrekontuak babestu zituen EH Bilduk, besteak beste, ETB3 Nafarroa guztira zabaltzeko akordioa sinatuta. Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu du PSOEk ez duela hitza bete eta EH Bilduk ez duela presiorik egin.
Inor ez al doa bolantean? Hego Euskal Herrian, behintzat, badirudi euskal soufflearen hustuketak ez duela ez etenik, ez azkenik.
Gaur egungo ume eta nerabeek euskal gizartean ikusten dutena da asimilazio handi bat eta kontrakotasun gutxi. Ez dute ezer hutsetik asmatzen,... [+]