Euskararen mitoak eta datuak jorratzeko asmoz egindako gaztelaniazko saioa ez da gaur emitituko, Kike Amonarriz aurkezleak Twitter bidez jakinarazi duenez.
ETB1-n eskainitako Tribuaren Berbak euskararen inguruko telesail dibulgatibo arrakastatsuaren ondoren, Aprender euskera, misión posible izeneko saio berezia emititzekotan ziren ETB2 erdal katean, irailaren 21ean gaueko 23:30ean.
Kike Amonarriz aurkezleak txio bidez jakinarazi duenez, saio berezia ez dute gaur emitituko. Amonarrizek barkamenak eskatu ditu sortutako eragozpenengatik.
Jakin berri dugunez "Aprender euskera, misión posible" ez da gaur emitituko. Noiz emango den jakindakoan esango dugu. Barka eragozpenak
— Tribuaren Berbak ETB (@TribuarenBerbak) September 21, 2015
Erdaldunei zuzendutako saio honen helburua, besteak beste, euskararen inguruan sortzen diren ohiko galderei eta mitoei erantzutea da.
Saioa emititzea aurreikusita zegoen gau berean, apur bat lehenago, Tú al norte y yo al sur euskaldunen eta andaluziarren inguruko topikoetan oinarritutako reality lehiaketa estreinatuko dute.