ETAren disoluzio-komunikatua publiko egin eta ondoko egunetan erakunde armatu ohiari eskerrak emateko hainbat herritan zenbait pintaketa egin eta pankarta ipini dituzte hainbat ezezagunek.
Berbarako, Lemoizko zentral nuklearraren ondoan, ETAri eta bertan bizitza galdu zuen David Álvarez Peña militante plentziarra zenari eskertu diete "nuklearrik gabeko herria erdiestea".
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.