ETAren desmobilizazioa aldebakarrekoa izan daitekeela ondorioztatu dute Foro Sozialean

  • “ETAren demobilizazioa aldebakartasunez egin daiteke bere buruzagien bidez, baina bermatu behar da erabakia kide guztiena dela, eta berme argiak, sinesgarriak eta egiaztagarriak behar dira erabakiaren behin-betikotasunaz”. Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako jardunaldien ondorioen berri eman dute asteazkenean.


2018ko apirilaren 12an - 10:17
Veronique Dudouet Berghof Foro Sozialak Donostian antolatutako jardunaldietan, asteazkenean (Arg: Revista Pueblos)

DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Birgizarteratzea) Euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera izeneko jardunaldia egin dute asteazkenean EHUren Donostiako Carlos Santamaria aretoan, Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta. Azken egunetan ETAren armagabetzearen urteurrenaren harira Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako jardunaldien ondorioak plazaratu ditu Veronique Dudouet Berghof Fundazioko programen zuzendariak.

“Desmobilizazio argi batek erraztu egingo du erakundeek sinesgarritasuna aitortzea, aldebakarreko prozesu batetik elkarrizketa batera igarotzea ahalbidetzeko; ez soilik euskal erakundeekin, baita Espainiako Gobernuarekin ere, euskal gatazkari irtenbide inklusibo bat ematea oztopatzen duten lokarriak askatzeko”, esan du Veronique Dudouet Berghofek.

Foro Sozialean azpimarratu dute ETAren armagabetzean DDRaren printzipioak bete zirela, Espainiako Gobernuarekin hitzartu gabe egin bazuten ere. Orobat, desmobilizazioarekin beste hainbeste egin daitekeela ondorioztatu dute, beti ere “nazioarteko estandarrek jasotako printzipio orokorrak errespetatzen badira”.

Desmobilizazioa sinesgarritasunez egin behar dela esan dute Foro Sozialean, hau da, ziurtatu behar dela desmobilizazioan taldeko kide guztiak ados daudela. Honi lotuta, eta Naiz-ek otsaila bukaeran jaso zuenez, ETAk azken hausnarketaren ostean ondorioztatu zuen bere “zikloa agortuta” dagoela eta “prozesu politikoa indartzearen alde” egingo zutela.

Atzerriko gatazken berri eman dute Donostiako topaketan: Kolonbia, Ipar Irlanda, Filipinak eta Kongoko Errepublika Demokratikoko ordezkariak euren esperientziak ekarri eta Euskal Herrikoarekin alderatu dituzte.

Conciliation Resources fundazioaren Bakerako programaren zuzendari Kristian Herbolzheimerrek atzerriko adibideak jarri ditu. Kasurako, esan du Kolonbian, FARCentzako “pentsaezina” dela armak uztea. Euskal Herriko gatazkari helduta, nabarmendu du Espainiako Gobernuak ez dituela DDR prozesuaren helburuak bete: “Konfiantza sortzea, etorkizunean gatazka berpizterik saihestea eta adiskidetasuna sustatzea”. Kontrara, Espainiako Estatuak “ADSD” prozesuaren alde egin duela esan du: “armagabetzea, desmobilizazioa, salaketa eta damua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA-ren amaiera
2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
“Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela”

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


Euskal sozialdemokraziaren koordinatzaileak eskainitako elkarrizketaren harira

Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez... [+]


2019-05-10 | ARGIA
Alfredo Pérez Rubalcaba espainiar politikaria hil da

Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia... [+]


2019-02-04 | ARGIA
Frantzian euskal preso baten azken epaiketa abiatuko da

David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.


Gezurra dirudi

Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenaren aldeko jarrerak albo batean utzi zituztenetik ia hamar urte iragan badira ere, Sortuko egiturek (ez pertsonek) harriturik uzten gaituzte oraindik ere.


2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


Ezinezko berdinketa

Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era... [+]


2018-08-08 | Mikel Asurmendi
Aburu pare bat “Larrun”-eko ETAren ondoko garaiaz

ETAren ondoko garaia aztertzeko mahai-ingurua osatu dugu ARGIAko Larrun aldizkarian. "ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua". Jose Felix Azurmendi, Koro Garmendia eta Joxemari Olarra izan ditugu solaskide, hurrenez hurren. ETAren ondoko garaia nolakoa... [+]


2018-07-27 | Mikel Asurmendi
Txema Montero
“ETA eredu negatibo bat izan da euskal herritarrentzat”

Txema Montero (Bilbo, 1954). HBko europarlamentari ohia, ETAko presoen abokatu lanetan aritutakoa, HBtik kanporatua, Sabino Arana Fundazioko kide urte luzez eta analista zorrotza, besteak beste.


ETAren amaiera
Adio ETAri, stop sufrimenduari

Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar... [+]


Arkaitz Rodriguez
“ETAk zutik eman dio amaiera 60 urteko ibilbideari”

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia da (Donostia, 1979). Kanboko ekitaldiaren biharamunean elkarrizketatu genuen, Donostiako Haizearen Orrazian Ezker Abertzaleko zuzendaritzako dozenaka kide ohik ETAren amaierari sostengua agertu ondoren. Sortuk du orain Ezker... [+]


2018-07-27 | ARGIA
ETAren amaiera
Ziklo bat itxi da eta beste bat ireki

Genevan irakurri zuten ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin zuten nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat... [+]


2018-07-20 | Mikel Asurmendi
Zer izan da ETA?
ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua

Aurtengo maiatzaren 3an argitaratu zuen ETAk bere azken komunikatua. 60 urteko existentziaren azken hitzak izan ziren. Francisco Franco jenerala 1936ko Gerra Zibiletik garaile jalgi eta handik hogei urtera jaio zen euskal erakunde armatua. Bere sorrera garaia urrun geratu zaigu,... [+]


2018-06-13 | Patxi Azparren
ETAren amaiera, begirada bat antimilitarismotik

Kanboko ekitaldia eta gero, hamaika eragilek eta pertsonek iritzia eman nahi izan dute. Bistan da. Ikuspegi eta begirada ezberdinak aztertzea aberasgarria da. Hori dela eta, orain, hasierako asteetako olatuak pasatutakoan, beste bat ere plazaratzea ekarpen interesgarria izan... [+]


Eguneraketa berriak daude