Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Ipar EHko HELEPek ETAren armagabetzean parte hartzeko deia

Zuzeneko jarraipena
  • Luhuson ETAren armak suntsitzeko prest ziren gizarte zibileko kideen atxiloketak soka luzea eragin du. Jarraipena egiten ari gara.


2016ko abenduaren 22an - 11:54
Gakoak
Baionan egindako elkarretaratzea, atxilotuen askatasuna eskatuz. (Argazkia: Lander Arbelaitz)
Gehiengo politiko eta sindikalaren komunikatu bateratua osorik

Bilbon komunikatu bateratua irakurri dute ondorengo alderdi eta sindikatuek: EAJ, EH Bildu, Geroa Bai, Nafarroako Ahal Dugu, ELA, LAB, Steilas, ESK eta Etxaldek.

Prentsa agerraldi honetan bildu garen alderdi eta sindikatuok balorazioa egin dugu joan den ostiralean izan zen Luhusoko operazioaren ondoren sortu den egoerari buruz, eta honako gogoeta eta eskariak plazaratu nahi ditugu:

1- Gure poza agertu nahi dugu aske utzi dituztelako atxilotu zituzten pertsonak: Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin, Béatrice Molle-Haran, Michel Bergougnan eta Stéphane Etchegaray. Halaber, oso positiboa deritzogu ehundaka hautetsi eta kargu instituzionalek adierazi duten konpromisoari, baita izan den mobilizazio sozialari ere; hori izan da zati handi batean gertatu denaren arrazoia.

2- Joera politiko guztietako Iparraldeko hautetsi asko eta askok egin duten bezalaxe, espainiar eta frantses gobernuei eskatzen diegu beren ardura aintzat har dezatela eta lagun dezatela armagabetze ordenatu, kontrolatu, seguru eta gardena izan dadin, antzeko kasuetan aplikatu ohi diren nazioarteko estandarren arabera.

3- Uste dugu eginkizun honetan beharrezkoak direla egiaztatzeko tresna independenteak, esaterako Nazioarteko Egiaztaze Batzordea, zeinak gure erakunde, alderdi eta euskal jendarteko antolakunde errepresentatiboen aitorpena duen.

4- Halaber, nahiko genuke Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, segurtasun arloan dituzten eskumenak medio, lagungarri izatea armagabetze hori arrakastaz gara dadin. Gasteizko eta Iruñeko parlamentuek, baita Iparraldean eratuko den Lurralde-Elkargoak ere, prozesu horren jarraipena egiteko aukera izan behar dute.

Ziur gaude armagabetze hau arrakastaz burutzeko berebiziko bultzada izan daitekeela erakunde errepresentatiboen, egiaztatze instantzien eta jendarte zibileko antolakundeen arteko artikulazio egokia. Horregatik, gaur eta hemen gure erakunde politiko eta sindikalek bakearekin duten konpromisoa adierazten dugu.

Bilbo, 2016ko abenduaren 22a

Alberto Spektorovski: "Nazioarteko ordezkaritza indartsuagoa beharko da Espainiaren borondate eza aldatzeko"

Nazioarteko Harreman Taldeko kidearen iritzia jaso dute Euskal Irratiek. "Gizarte zibilak bakarrik ezin du armagabetzea burutu, instituzio indartsuak behar ditu ondoan, eta horietako bat da Euskal Gobernua. Ez da gobenru subiraua, baina badu armagabetzea aurrera ateratzeko nahikoa botere. Armagabetzea Jaurlaritzak bere gain hartzen duela susmatzen badu Espainiako Gobernuak, parte hartuko du zapuzteko".

 

Michel Berhokoirigoin: "Uste dut, pretentsiorik gabe, ekintza honek panorama aldatu duela"

Euskal Irratietan elkarrizketatu dute Michel Berhokoirigoin, asteazken goizean Baionako tren geltokira heltzean. Entzun hemen.

 
Jean noel Etxeberri 'Txetx'-i ongi etorria egingo dio Manu Robles Arangiz fundazioak

Manu Robles Arangiz fundazioak Ipar Euskal Herrian ordezkari duenTxetx lankideari ongietorria egingo dio asteazken arratsaldean, Baionako tren geltokian. Ekitaldia Bizi! mugimenduask eta ELA sindikatukak ere antolatu dute.

ELAk "poza" azaldu du bost atxilotuak aske geratu direlako eta nabarmendu du herritarren mobilizazioa "gakoa" izan dela horretatako: "ELAk balore eman nahi dio esparru ezberdinetan –gizartea, sindikatuak, politikoak, hautetsiak... –garatu den mobilizazioari. Mobilizazio hori gabe ezin izango litzateke agerian utzi bost pertsona horien inguruan -bakearen artisauak- Frantziako gobernuak hartu duen kriminalizazio politika. Azken honek Espainiako gobernuaren agenda bere egitearen ondorio dira atxiloketak".

 

Eusko Jaurlaritzak dio Luhusokoak askatzea "albiste ona" dela

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "albiste ona" dela Luhuson armak deuseztatzeko prest zeuden bost herritarrak asket uztea.

Erkorekak aurreko egunetan Urkullu lehendakariak egindako hausnarketa bera egin du, eta herritar horien "borondatean" jarri du azpimarra: "Ez zuten deliturik egin nahi, baizik eta ETAren desarmatzean lagundu", esan du bozeramaileak.

"Harro ateratzen naiz, bake prozesu honen bidean harritxo bat ekarri baldin badugu merezi zuen"

Luhuson atxilotutako bost lagunak ari dira Euskal Herrira itzultzen. Senide eta lagunen ongi etorria jaso dute. Biarritzeko aireportuan astearte iluntzean iritsi da Stephane Etxegarai "Etxe" eta libre geratu orduko honela azaldu dio Euskal Irratiak-eko esatariari: "Poz handia dut, lau egun horien ostean ateratzeko bizi pozten naiz. Eskertu nahi ditut egunotan mobilizazioetara hurbildu diren jende guztiak, hor baikara ohartzen zer nolako inportantzia duten holako mobilizazioek holako momentutan".

Epaileak elkar ikustea galarazi die bost akusatuei

Epaileak Luhuson atxikotutako boast pertsonei ezarritako baldintzetako bat elkarrekin egoteko debekua izan da. Bestalde, kendu egin die "gaizkile taldeko kide" izateko akusazioa. Armak baimenik gabe ukaitea eta garraiatzea leporatu diete, besteak beste.

Luhusoko bost atxilotuak aske, baina epaitegiaren kontrolpean

Epaileak aske utzi ditu Luhuson atxilotutako bost pertsonak, baina haien aurkako karguak mantenduz eta kontrol judizialpean. Hala, aintzat hartu du auzitegiko prokuradoreak egindako eskaria.

Ortuzarrek Luhusoko atxiloketak eta ETAren “jokaera okerra” salatu ditu

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek Luhusoko atxiloketak salatu ditu, Altsasuko erasoaren kudeaketarekin batera, “gehiegikeria hutsa” direla azalduz. ETA bere amaieran oker jokatzen ari dela ere adierazi du. “Ez dugu Iparraldekoa moduko operaziorik merezi, ETAk errealitatetik at jarraitzea merezi ez dugun modu berean”, esan du.

109 kazetarik atxilotuei elkartasuna adierazteko agiria sinatu dute

109 kazetarik Béatrice Molle-Haran Mediabaskeko lankideari eta berarekin batera atxilotutako “euskal jendarteko lau pertsona ezagunei” elkartasuna adierazi diete agiri baten bidez. Sinatzaileen artean Euskal Herriko komunikabide ugaritako kazetariak daude.

20.000 sinadura atxilotuak askatzearen alde

Atxilotuen askatasuna eskatzeko wesign plataforman hasitako sinadura bilketak 20.000 sinaduratik gora lortu ditu. Lehen helburua 5.000 lortzea zen arren, hiru egunean zifra hori laukoiztu da.

Akitaniako zazpi kontseilari agertu dira Luhusoko atxilotuen alde

Emile Dutoya (PS), Alice Leiciaguecahar (EELV) eta Michel Veunac (Modem, eta Miarritzeko alkatea) Akitaniako kontseilariek Luhusoko atxilotuen aldeko adierazpena irakurri dute zazpi euskal kontseilarien izenean. Euskal Herrian oso pertsona ezagunak direla adierazi dute, bakearekin engaiatuak eta horrexegatik egin dutela egindakoa, bakea nahi dutelako eta Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dutelako egin beharrekoa egiten. ETAren armagabetzean eta bake prozesuan dagokien konpromezua hartzeko eskatu diete bi gobernuei.

Alain Rousset Akitaniako Erregio Kontseiluko lehendakariak aintzat hartu du kontseilarien esana eta esan du berak emango diela ezagutzera eskaera Frantziako lehen ministroari eta justizia ministroari.

Atxilotuek astearte goizean deklaratuko dute epailearen aurrean Parisen

Astearte goizean deklaratuko dute Luhuson atxilotutako bost herritarrak Parisko epaile baten aurrean. Talde terroristarekin harremanak izatea eta armetatik frogak ezabatzeko asmoa leporatzen diete. Ordura arte Pariseko Levallois-Perret polizia egoitzetan izango dira. Epaileak erabaki beharko du espetxeratzen dituen edo aske uzten dituen.

Michel Tubiana Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakariak ere epailearen aurrean deklaratu beharko du. Tubianak beste bost herritarrekin batera egon behar zuen atxilotu zituzten lekuan, baina ez zen garaiz iritsi hitzordura. Bake Bideak deituta, gaur ere mobilizazioak izango dira Ipar Euskal Herrian, besteak beste Luhuson.

 

 

 

Raymond Kendall Frantziako eta Espainako Gobernuen jarreraren aurka agertu da

Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide Raymond Kendallek Espainiako eta Frantziako gobernuen zurruntasuna kritikatu du ETAren armagabetzean gizarte zibilaren ordezkari direnen aurkako operazioan. Frantziako gobernuak prozesu hau erregulatzeko aukera izan duela azaldu du, baina egin zaizkion proposamen guztiak baztertu dituela.

Interpoleko idazkari nagusi ohiak Frantziako Barne ministroaren hitzak kritikatu ditu. Honek atxilotuek frogak suntsitu izana salatu du, inork armak suntsitzeko bere burua izendatu ezin duela azalduz. Gizarteak posizio hori ulertzen ez duela adierazi du Kendallek.

Urkulluk atxilotuak libre uzteko eskatu du

Iñigo Urkullu lehendakariak atxiloketak lehenbailehen argitzeko eta bost lagunak aske uzteko eskatu du. ETAren armagabetze prozesuan laguntza eman nahi dutenen aurkako lehen atxiloketak ez direla salatu du, erakunde armatuarekin inongo erlaziorik ez dutenak.

Gizarte zibilak prozesuan parte hartu behar duela azaldu du, baina erakunde publikoek ere pisua izan behar dutela uste du. Duela bi urte Eusko Jaurlaritzak proposatutako armagabetze proposamena oraindik mahai gainean dagoela adierazi du, ETAren aldebakarreko prozesuak berme batzuk behar dituela gehituz.

Sinadura bilketa abiatu dute "bakearen artisauak beherala askatzeko" eskatuz

 

ETAren armagabetze prozesua abiarazi eta lehen arma multzo bat suntsitzeko prozesuarekin lotutako bost pertsonak askatzeko eskatuz sinadura bilketa abiatu dute sarean. Bi egunetan 8.000 sinaduratik gora jaso ditu eskaerak. "Bakearen artisauak berehala eskatu" dio aldarriak.

EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos atxiloketen aurka agertu dira

EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos atxiloketen aurka agertu dira Radio Euskadin eginiko solasaldian. EAJko bozeramaile Joseba Egibarrek atxiloketak kritikatu ditu “ekonomia, sindikalgintza eta bakearen aldeko bost aktibista” atxilotu direla salatuz, “guztiok ezagutzen ditugunak eta ETArekin inongo erlaziorik ez dutenak”. Egibarren ustez poliziek badakite non dauden armak eta norbaitek bertan mugimendu bat egin zain daude komunikabideei polizia operazio gisa saltzeko.

EH Bilduko Iker Anduezak “zentzugabekeria” bezala definitu du operazioa. Espainiako Gobernua armagabetzearen alde ezer ez egitetik, honen aurka egitera igaro dela salatu du. Inputatzen zaizkien delituen zain dagoela azaldu du: “Ea armak suntsitzen ari direnei ETAko kide izateaz akusatzeko gibelik duten”. Elarrekin Podemoseko Lander Martinezek ere Gobernua kritikatu du ETAren amaierari trabak jartzeagatik.

PSEko Eneko Anduezak bi bertsioen artean egiazkoa zein den jakin beharra dagoela adierazi du, ETAren amaieran egotea Guardia Zibilaren meritu dela gehituz. PPko Anton Danboreneak, berriz, armagabetze bakarra poliziak egiten ari direna dela esan du.

Parisera eraman dituzte atxilotuak

Goizeko 8:20an Baionako komisaldegitik atera eta Parisera eraman dituzte bost atxilotuak.

Asteartean 20:30ean amaituko da atxilotuen kustodia.

"Txalo, txalo eta... txalo!"

Gizarte zibileko bost kide hauen atxiloketak elkartasun mugimendu handia eragin du. Igandean Berrian Zaldieroak egindako tira grafiko hau horren adibidea.

Elkarretaratzea Donibane Garazin atxilotuak askatzeko eskatuz
Baionako alkatea zorrotz

Aieten abiatutako bake prozesurik ezean, Estatuak zinismoz erantzun du polizia operazio zalantzagarri batekin eta bakearen artisauak kolpatu ditu.

ETAren armagabetzea gizarte zibilaren esku geratu dela aldarrikatu dute
Traktoreek ireki dute manifestazioa. (Argazkia: Lander Arbelaitz)

"Bai, armagabetzearen prozesu hori bururaino eramango dugu. Atzotik badakigu gure eskuetan dagoela. Guri doakigu behar diren bermeak sortzea eta armagabetze horrekin gatazka honek sortu dituen ondorio guztiei aterabidea ematea", adierazi du larunbatean Bake Bidea mugimenduko presidente Anaiz Funosasek Baionan egindako manifestazioan.

4.000 lagun bildu ditu "bakearen alde, bakearen artisauak askatu!" lelopean egindako manifestazioak. Hauek dira atxilotuak: Jean Noel Etxeberri Txetx, Mixel Berhokoirigoin, Beatrice Molle-Haran, Mixel Bergouignan eta Stephane Etxegarai Etxe. ETAren armak suntsitzeko prest zeuden hiru kide, prozesua grabatu behar zuen kazetaria eta etxearen jabe zen pertsona.

Korsikako presidente Gilles Simeonik polizia operazioa salatu du
ETAk eta atxilotuek hainbat gutun elkartrukatu zituzten

Atxilotuak ETAren eta gizarte zibilaren arteko armagabetze operazio batean parte hartzen ari ziren atxilotu zituzten unean. Berhokoirigoinek, Tubianak eta Txetx-ek egin zioten proposamena erakunde armatuari eta udazkenean hainbat gutun trukatu ostean, ETAk onartu egin zuen gizarte zibilak armagabetzean parte hartzeko proposamena.

Mediabask hedabideak argitaratu ditu gutunok.

Gizarte zibilaren lehen gutuna (urriak 3)

ETAren lehen erantzuna (urriak 19)

Gizarte zibilaren bigarren gutuna (azaroak 2)

ETAren bigarren eta azken erantzuna (azaroak 15)

Armak hausteko makinen argazkiak

Ostiral gauean, "Bakea EHan" izeneko Twitter kontu anonimo batek zabaldu zuen berria, tailerreko hainbat argazkirekin batera. Segidan hainbat txio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Baionako Adierazpenak gatazkaren konponketaren alde egindako “ekarpen handia” azpimarratu du Bake Bideak, hamargarren urteurrenean

Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.


2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024-05-29 | ARGIA
Luhusoko epaiaren kontrako helegiterik ez du jarri fiskaltzak: bakegileek ez dute zigorrik jasoko

Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Zapaterok dio Ostiral Santukoaren gisako akordio bat egon zela ETAren amaieran

Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan “kooperatu” zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko dute Parot eta Esnal aska ditzaten

Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]


Anaiz Funosas, Bake Bidea
“Onartu daitezkeen baldintzapeko askatasun horien aitzinean harresi bezala jokatzea deliberatu dute”

Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]


2022-05-19 | ARGIA
Jakes Esnalen etxeratzearen alde mobilizatuko dira maiatzaren 19 honetan

Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.


2022-05-12 | ARGIA
Paroten baldintzapeko askatasun eskaera aztertuko dute maiatzaren 13an

Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.


Eguneraketa berriak daude