Hainbat urte iraun duen prozesuarekin amaitu du ETAk bere ibilbide historikoa, hauexek dira azken urteetako data giltzarriak, 2011ko Aieteko jauregitik 2018ko Arnagakora.
2010eko otsaila: Zutik Euskal Herria adierazpen plazaratu zuen ezker abertzaleak, ziklo politiko berri bati hasiera emanez
2011ko urriaren 17a: Donostiako Nazioarteko Konferentzia egin zen Aieteko Jauregian, nazioarteko ekintzaile eta politikari esanguratsuen parte hartzearekin. Bost puntutako adierazpenean, besteak beste ETAri jardun armatua behin betiko uzteko eskatu zitzaion.
2011ko urriaren 20a: ETAk armak behin betiko uzten zituela iragarri zuen.
2014ko otsailaren 21a: ETAk armen zati bat erabilerari gabe utzi eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari igorri zizkion.
2014ko abenduaren 22a: Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak baieztatu zuen ETAk armak zigilatzen segitzen zuela.
2016ko abenduaren 18a: Luhuson polizia operazioa hainbat lagunen kontra, gizarte zibilak ETAren desarmatzea bere esku hartu zuela-eta.
2017ko apirilaren 7a: ETAren komunikatua jadanik bere esku armarik ez zuela esanez.
2017ko apirilaren 8a: Armagabetzea bururaino eraman zen Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan, bakearen artisauen eskutik. Ekitaldi instituzionala Baionan.
2017ko irailaren 19a: Erakunde barruan barne hausnarketa hasi zuen ETAk, “bere funtzioaz eta zikloaz”, bai eta atzera begirako irakurketaz.
2018ko otsailaren 23a: ETAko militanteen erakundearekin bukatzeko egindako barne eztabaidaren eta hartutako erabakiaren berri eman zuen Gara egunkariak.
2018ko apirilaren 20a: ETA agiria argitaratu zuen bere ibilbide armatuan egindako kaltea “sentitzen” zuela esanez eta gatazkaren parte ez ziren biktimei “barkamena” eskatuz.
2018ko maiatzaren 2a: Eskutitza hainbat euskal eragileri, erakundeak bere ““bere egitura guztiak erabat desegin” eta “bere ekinbide politikoa bukatutzat jo duela” adieraziz.
2018ko maiatzaren 3a: ETA behin betiko desegitearen iragarpena.
2018ko maiatzaren 4a: Kanboko Arnaga Jauregian antolaturiko nazioarteko ekitaldian ETAren azken adierazpena ziurtatuko dute ordezkaritza politiko zabal baten aurrean.