argia.eus
INPRIMATU
ETAren 41 biktimak polizia indarkeriaren biktimen aitortza eskatu dute
  • Polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortzeko eskatu dute ETAren 41 biktimak, Vocento Taldearen komunikabideetan zabaldutako iritzi artikulu baten bidez.

2019ko apirilaren 17a
IƱaki Garcia Arrizabalaga, artikuluaren sinatzailea.

Poliziak eragindako biktimei ere “egia, justizia, erreparazioa eta memoria” izateko eskubidea aitortu behar zaiela adierazi dute ETAren biktimek. ETAren edo “inguruko taldeen” atentatuak jasan dituzten 41 pertsonaren senideek diotenez, polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortza egin beharra dago.

Artikuluan azpimarratu dutenez, “biktima horien eskubideak aitortzeak ez dakar gertatutakoa zuritzea, biktimak maila berean jartzea, edota guk edo gure senideek jasandako atentatuei zilegitasuna ematea”. Alabaina, zehaztu dute  “biktima horiek ere egia, justizia, erreparazioa eta memoria izateko eskubidea badutela aitortzen ari gara, besterik ez”.

Polizia gehiegikerien eta eskuin muturraren biktimak ez aitortzea “akats politiko eta humano larria” izango litzatekeela ohartarazi dute.

Iñaki Garcia Arrizabalagak sinatu du artikulua. Beste 40 biktimak beren atxikimendua adierazi dute, ondorengoek besteak beste: Sara Buesa, Sandra Carrasco, Barbara Dührkop, Josu Elespe, Maria Jauregi, Andoitz eta Ibai Korta, Gorka Landaburu, Maixabel Lasa, Rosa Lluch, Roberto Manrique, Arantza Puelles, Rosa Rodero eta Naiara Zamarreño.