Astearte arratsaldean Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak hasitako operazioa oraindik zabalik dago.
Nafarroa Beherean dagoen Ortzaizeko etxe batean atxilotu ditu poliziak ustezko bi etakideak. Espainiako Barne Ministerioak atxiloketa “garrantzitsuak” izan direla zabaldu du eta ez du baztertu pertsona gehiago atzematea.
Naiz.eus-ek polizia iturriak erabiliz argitaratu duenez atxilotuak Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea lirateke. Reta Askatasuna auziko epaian zigortu zuten 2008an eta ordudanik ezkutuan zegoen. Euskal Irratiak sareak jakinarazi duenez, Jeff Mateo eta Terexa Lekunberri etxeko jabeak ere atxilotu dituzte.
Atxiloketen unean Ortzaizeko hamarnaka lagun bildu dira bi lagunak zeuden etxearen kanpoaldean, kantu eta musika artean eman dituzte orduak. Atxilotuak etxetik ateratzean Frantziako Polizia han bildutako herritarren aurka oldartu da. Hainbat lagun zauritu dituzte poliziek eta batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte. ETBk jaso ditu hango irudiak:
Uztailaren 8an, Ortzaizen elkarretaratzea deitu dute gertakariak salatzeko arratseko 8etan Gahardunen. Elorrion, Iñaki Retaren jaioterrian, manifestaziora deitu dute gaur arratsaldeko 20:00etan.