argia.eus
INPRIMATU
EiTB-ren arabera:
ETAk maiatzeko lehen asteburuan iragarriko du desegitea, ekitaldi baten ostean
  • ETBk esan duenez ETAk "bere desegitea" maiatzaren lehen asteburuan jakinaraziko du. Iturririk aipatu gabe Euskal Telebista Publikoak azaldu du Ipar Euskal Herrian egingo den ekitaldi baten ostean egingo duela erakundeak iragarpena.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 19a

ETBren arabera, ETAk mundu mailako babesa bilatuko du desmobilizaziorako eta hain zuzen ekitaldian nazioarteko hainbat ordezkari politiko eta sozialek hartuko dute parte. "Oraingoan ere, ETAk Brian Currinen eta Alberto Spektorowskiren Nazioarteko Harreman Taldearen abala izango du", azaldu du..

Ekitaldi horri buruzko xehetasunak astelehenean emango dituztela dio hedabideak, Nazioarteko Harreman Taldeko eta Bake Bideko eta Foro Sozialeko ordezkariek elkarrekin egingo duten prentsaurrekoan.