argia.eus
INPRIMATU
ETA: “Sentitzen dugu herritarrei eragindako kalteagatik”
  • ETAk barkamena eskatu die "gatazkan inolako ardurarik izan gabe", erakunde armatuaren ekinbidearen ondorioz kaltetuak izan diren herritar guztiei. Parisen hasi den epaiketan irakurri du adierazpena Garikoitz Aspiazuk, ETAren beraren izenean, "erakundeak eman digun ardura betez".

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 18a
Garikoitz Aspiazu izan da adierazpena irakurri duena.

"Ez gara gerra aldarrikatzera edo konfrontazioa elikatzera etorri. Bozgorailu esanguratsu honetatik Frantziako estatu aparatuen bihotzera konponbidearen aldeko mezua ekarri nahi dugu (...) Urte luzez gudu-zelaian borrokatu dugu. Denbora gehiegi, sufrimendu gehiegi. Eman diezaiogun, bada, elkarrizketari aukera. Eraman dezagun gatazka negoziazio mahaira. Van Rompuy-k Oslon esan zuen bezala: amai dezagun biolentziaren zikloa, bazter dezagun mendeku politikaren logika".

ETAko hamar kideren aurkako epaiketa hasi da gaur Parisen: Garikoitz Aspiazu, Itziar Plaza, Aitzol Iriondo, Jurdan Martitegi, Oihan Barandalla, Alaitz Aramendi, Ande Mujika, Mikel Carrera, Luis Ignacio Iruretagoiena eta Aitzol Etxaburu.

Parisko epaimahaiari ez diotela zilegitasunik aitortzen adierazi ostean zuzendu dituzte biktimekiko hitz hauek.

ETAren adierazpen osoa euskaraz Naiz-en.