Gipuzkoako hainbat eragile, elkarte, mugimendu eta norbanako aspaditik gabiltza erraustegiaren eraikitzeak ekarriko dituen kalteak kaleratu guran. “Pertsona helburu” duen administrazioak, herritarron ongizaterako pausoak emateaz ahaztu eta enpresa jakin batzuri, ezkutupean, kontratu basatiak oparitu dizkio (1.200 milioi euroko zorra egotzi digute gipuzkoarroi, eta hauetatik 100 miloi, debagoiendarrok ordainduko ditugu). Zer esanik ez makroproiektu honek naturari eragingo dion kalte erreparaezinaz, gune ugari dioxinaz betiko kondenatuz.
Joan den zapatuan, Zubietan, hainbat sektorek argi adierazi genuen “erraustegirik ez!” aldarria, alternatibak ditugulako, bizitza maite dugulako, natura gurea sentitzen dugulako...
Dena den, bada faltan bota genuen hotsa. Publikoki adierazi ez den arren, gure bailarako enpresa ezagun batek eskuhartze garrantzitsua izan du erraustegia eraikitzearen onarpenean. LKSk, Mondragón Taldeko kide den kooperatibak, erraustegiaren eraikitzeak ingurugiroan duen eragina aztertzen duen informe teknikoa burutu du, Diputazioak horrela eskatuta. Ondorioztatzen dena da, naturarendako jasangarria ei dela sailkatu gabeko gure zaborra erretzeko helburua duen erraustegia eraikitzea.
LKSk jasangarritzat jotzen du kutsadura ekarriko duen proiektua, kalitatezko ur emari eta lur emankorren kondena, porlanezko makroinfraestruktura saihesgarria, zaborra kudeatzeko alternatiben baztertzea, epe luzera kontaminazioa gutxitu ez, eta airearen usteltzea ahalbidetuko duen estrategia kapitalista…
Non dago Debagoieneko kooperatibismoaren posizionamendua? Erabaki garrantzitsuak ez al dira langileen artean hartzen? Zer gertatuko litzake Mondragón Taldeko kooperatibistak gaia mahaingaineratu eta herriarendako proiektu jasanezina dela aldarrikatuko balute? Akaso… hau al da bailaran nahiko genukeen errealitatea? Baserritarrok ez genuke nahiko, inondik inora. Eta horregatik, bailarako kooperatibistei zuen erabaki guneetan gai honen inguruan eztabaidatzeko gonbideta luzatzen dizuegu. Munstro hau gelditzeko aukera baldin badago, aldarria baztar guztietatik entzun dezatela.
Eutsi lurrari! Erraustegirik ez!
Baserria XXI elkarteko kideak dira.
Albiste hau Mondraberritik ekarri dugu ARGIAra
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]
Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]
Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]
Pedrosa andere agurgarria:
Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]
Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]
Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]
Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]