argia.eus
INPRIMATU
Eta gerra-kazetari emakumeak?

Beatriz Rubio @Beatriz69669899 2021eko maiatzaren 04a

Apirilaren 26ko azken orduan iritsi ziren gure telefono mugikorretara bihotza hertsatu eta begietatik irten nahi duten malkoak eragiten dizkizuten albisteak. David Beriain eta Roberto Fraile kazetariak hil zituzten beren lana egiten ari zirela. Davidek berak zioenez, bere lana zen "inork entzun nahi ez duena kontatzea, gainerakoa publizitatea egitea baita".

Eta oraindik ere haserrea, amorrua eta pena sentitzen genituela, maiatzaren 3an, Prentsa Askatasunaren Munduko Eguna ospatu zen. Badakigu zer esan nahi duen egun horiek aldarrikatzeko beharrak: Ablazioaren Nazioarteko Eguna, Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna eta abar.

Gure neska gazteei haiek ere gerrako erreportariak izan daitezkeela, ausartak ere badirela eta prentsa-askatasunaren alde borrokatzeko gai direla erakusteko aukera galdu dugu; izan ere, ikusten ez dena ez da existitzen, gerrako erreportariek ondo dakiten bezala

TVEk, Los ojos de la guerra (R. Lozano Bruna, 2011) emanaldiaren bidez, David eta Roberto eta beste hainbeste gizon kazetari omentzeko aukera baliatu zuen. Eta “gizon kazetari” esaten dut, eta ez “gizon eta emaku,e” kazetari, gizonezko kazetariei bakarrik egin baitzitzaien erreferentzia. Hain egun seinalatuan eta hainbeste jende gerra-kazetaritzako lan gogorra baloratzen eta ulertzen ari zela, kasualitatez, ahaztu egin zitzaigun gerra-kazetari emakumeen lana ikusaraztea.

Kamera, grabagailua eta arkatza eskuan dituzten emakume kazetari horiek balen aurkako txalekoa, akreditazioak eta identifikatzaileak biltzen dituzte, beren lankide gizonek bezala; tankeen artean korrika egiten duten, balak saihesten dituzten eta beren lankide gizonek bezala bahitzen dituzten emakume kazetari horiek; eremu blindatu batera lehenak iristen direnak, urteko argazkia lortzen dutenak eta elkarrizketa berezi hori lankide gizonek bezala egiten dutenak.

Jaun-andreok, berriro ere gure neska gazteei haiek ere gerrako erreportariak izan daitezkeela, ausartak ere badirela eta prentsa-askatasunaren alde borrokatzeko gai direla erakusteko aukera galdu dugu; izan ere, ikusten ez dena ez da existitzen, gerrako erreportariek ondo dakiten bezala.

Mónica Prieto, Marcos komandanteordea elkarrizketatzetik Irakeko eta Siriako gerretaraino. Maysun, giza eskubideen urraketaren argazkilaria, azkenaldian Siriako gerran. Arantxi Padillak Hego Amerikako gatazkak erakusten dizkigu

Oriana Fallaci daukagu, lanbidea ulertzeko modua irauli zuena eta Vietnam, India, Pakistan eta Ekialde Ertaineko gerra eta gatazkei buruz berri eman ziguna. Rosa María Calaf ere badugu, zeinek mundu erdiko gatazkak irakatsi zizkigun, eta nerabe askok bera bezalako berriemailea izatea amestu genuen. Mónica García batzuentzat, Mónica G. Prieto besteentzat eta Mónica Prieto beste batzuentzat: kastako kazetaria, esango liokete gizona balitz. Marcos komandanteordea elkarrizketatzetik Irakeko eta Siriako gerretaraino. Erika Reija; Ekialde Ertaina eta Errusia. Maysun, Giza Eskubideen urraketaren argazkilaria, azkenaldian Siriako gerran. Arantxi Padillak Hego Amerikako gatazkak erakusten dizkigu.

Asko daude, asko gara. Maruja Torres, Carmen Sarmiento, Beatriz Mesa, hildako Ana Alba, Natalia Sancha, Monica Bernabé, Rosa Meneses...

Gaur, 2021eko maiatzean, zoritxarrez, Prentsa Askatasunaren Munduko Eguna aldarrikatzen jarraitu behar dugu, baita Emakumearen Nazioarteko Eguna ere.