argia.eus
INPRIMATU
Eneko Sagardoyk Gasteizko Principal Antzokian gertatutako euskaldunen kontrako erasoa salatu du
  • "Gaztelaniaz noiz?" garrasi "lotsagabea" entzun zen urtarrilaren 3an Euskal Herriko Gazte Orkestrak Gasteizko Principal Antzokian eman zuen kontzertuan. Eneko Sagardoy aktorea ari zen narrazio lanetan, euskaraz, eta berak salatu du erasoa sare sozialetan. 

Jone Markuleta @JMarkuleta 2021eko urtarrilaren 04a
Urtarrilaren 3ko kontzertuan musikariak eta Eneko Sagardoy aktorea. Argazkia: @Enrikerdg.

Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioak Beethoven-en jaiotzaren 250.urteaurrena dela-eta Ah perfido! eta Egmont obrak aurkeztu ditu Gasteizen. Bigarren obrak testua dauka eta Sagardoy aktorea narratzaile lanak egiten ari zen. Berak adierazi duenez, lehenengo parlamentua bukatu duenean pertsona batek "gaztelaniaz noiz?" egin du oihu jendartetik gaztelaniaz. Ondoren, bere horretan jarraitu du kontzertuak.

Sare sozialetan erasoaren berri emateaz gain, ondoko gogoeta egin du: "Kontua da, garrasiaren aurretik, sopranoak italieraz kantatu duela 'Ah perfido!' eta, gero, alemanez 'Egmont'. Kontzertua, beraz, hiru hizkuntzatan izan da. Agian, euskara ez ulertzeak baino amorru gehiago eman dio beste zerbaitek. Baina baliteke ni erratuta ibiltzea".

Hala ere, kontzertuak aurrera normaltasun osoz jarraitu duela adierazi du eta hurrengo emanaldietarako taldea gertu dagoela adierazi. Ondoren txio hariaren hasiera: