ETA ez dago eta denak balio du Euskal Langile Herriaren aurka

  • ETA ez dago jada, bai, ordea, “ATA”… eta denak balio du Euskal Langile Herriaren eta beraren etorkizunaren aurkako borrokan.Dena da ETA lelo amaiezina bere azkenak emanda zirudienean, oraingoan dena da “ATA” kanpainari ekin zaio. Ez da kontu bitxia edo hutsala eta, are gutxiago, kausala.


2017ko martxoaren 31n - 08:11
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Dena da ETA kanpainaren asmoa ez zen disidentziarekin bukatzea, zenbaitek zioten moduan. Bestelako helburu bat zeukan, alegia, Euskal Langile Herriaren beraren kontzientziazioari erasotzea, horixe  baitzen, eta oraindik bada espainiar eta frantses estatuentzat zein euskal-espainiar burgesiarentzat arriskurik eta garrantzirik handiena duen elementua, hau da, Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenerako subjektu eta motor gisa aritzeko kontzientziatzea. 

Horrenbestez, behin ETA amaitutakoan, beste baten aurka jo beharra dago, halakorik ez badago ere. Xede horretarako, zenbait gauza baztertu behar dituzte, hala nola, sistemarako disidentzia-mota oro, desobedientzia eta nahasmen usaina duen guztia, bai eta, iraultzaren, klasearen, solidaritatearen, etorkizun aske eta sozialistaren aldeko jarrerak ere. Horretara, iritzi publikoa horri begira prestatzen dute. Era berean, subjektuak, dinamikak eta kolektiboak bilatu eta identifikatzen dituzte kriminalizatuak izan daitezen. Lehenbizi ingurukoak eta urrunekoak ikaratu egiten dituzte, gerora, atxiloketak egin eta, jarraian, soilik ongi-usteko demokraten buruan eta gure diruz finantzatutako komisaldegietan existitzen diren indarkeria eta izuaren kontrako jazarpen demokratikoari ekiten diote. Halako gordintasunez jokatzen du sistemak. Palestina okupatuan aktibisten etxeak suntsitzen dituzten bitartean, gure diruz finantzatutako komisaldegietan jipoitu egiten gaituzte, edo gehiago.

Ildo horretan, azkenaldian sarri askotan gertatu bezala, asteburu emankorra izan da sistemarako, ordena zaleentzat, betiko eskuindarrentzat, politikoki zuzenak direnentzat, kaleko jendearen egiazko arazoak ezkutatzen dituztenentzat, langabeziaren, pobreziaren datuak eta krisiaren indizeak manipulatzen dituztenentzat, egungo egoerari irtenbideak bilatzea galarazten dutenentzat.

Errudunak bilatzeko kontuari jarraituz, gaurkoan Jesus Egigurenen adierazpenak entzuteko parada izan dugu, izan ere, PSOEko militantea “ATA”Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduaz aritu da, honela dio: “talde txikia ez ote den beldur naiz, dena dela, ene ustez, Sortuk espresio minimora murrizten ahalegin guztiak egingo ditu”. Espainiar eta frantses okupatzaileen demokraziaren arabera, antidemokratikoa, manipulatzailea eta ilegala da. Libre izan nahi duten euskaldunen legeak, aldiz, hitz askoz ere gogorragoak erabiliko lituzke.

Sortuk ahaleginak eta bi egingo ditu, jakina! Sortuk edo Arnaldo Otegik hala egin baitute, oso urrutira zabaldutako txikle hedagarria bailitzan. Ez nabil asmakerietan, horra Arnaldo Otegik esandakoa: “Borroka armatua uzteari uko egiten dion Ezker Abertzalearen zatiketa bat da ATA (Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimendua)”Halako kriminalizazioak atxiloketak egiteko eta kartzelaldiak pairatzeko aukera dakar berekin, eta zertxobait badakigu horretaz Euskal Herrian. Era berean, jakin badakigu botereei egindako peaje politikoa dela, Sorturen beraren posizioak doilorki defendatzeko peaje politikoa eta, gaur egun eta Euskal Herrian bertan “zipayismo” politikoa egitea eskatzen duen peaje politikoa, hain zuzen ere. Halaber, halakoren bat egiten duenari salatari izena ematen zaio herri mailan, ez egiazkoa edo gezurrezkoa izateagatik, baizik eta kriminalizatzeko balioko duela jakitun delako.

Jarraipen gisa, gaurko egunak gauza gehiago ekarri digu, batez ere, Ezker Abertzale Ofizialaren ildoarekin guztiz bat ez gatozenok ia desagertzeko zorian gaudela kontuan edukita. Hara non eta Jose Antonio Zarzalejos-ek “ATA” eta Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduko militante den Sendoa Jurado salatzeaz gain, indar errepresibo guztien jomugan jarri ditu. Amnistiaren aldeko Mugimendua Benetako IRAtzat jo eta diana perfektu batean irudikatu du Sendoa Jurado. 

Ez da harritzekoa eskuindar politikari eta kazetari polizial horrek, dedikazio-eredu den eta ordainetan ezer ere jaso gabe diharduen borondatezko herri mugimendu garden eta asanbleario batekiko ezinikusia erakustea. Ez da harritzekoa, bada, politikoki zuzena denaren antitesia delako, eta botere errealen esanetan dagoelako. Sendoa Jurado, berriz, ereduzko ibilbidea duen militante bat besterik ez da, bestalde, baliteke Sendoa Juradoren iritziarekin bat ez etortzea, baina berarekin harremanetan egon den eta dagoen orok ez dio inolako dianarik jarriko, etikarik gabeko pertsona zikoitza baldin ez bada, Sendoak erakutsitako koherentziagatik eta amnistiaren alde, zentzu osoan, nahiz errepresioaren aurka egunero egiten duen lana aintzat harturik. Beraz, ekintzak ikusita, norberak egin dezala Zarzalejos-en definizioa.

Amaitze aldera, martxaren 26an DEIA egunkarian argitaratutako elkarrizketan, Estefania Beltran de Heredia Arroniz, Eusko eta Espainiar Jaurlaritzako Barne Sailburuak, besteak beste, honako hauek adierazten ditu: 

–  “ATAko zenbait kidek indarkeriaren erabilpena aldarrikatu dute jendaurrean modu berezian” “euskal gizarteak uko egin dio indarkeriari, horrenbestez, zirt edo zart halako elementu biolentoak isolatzen ahalegindu behar du”. 

– ATA kezkatzen al zaitu? “eguneroko arduratzat hartzen dugu euskal herritarren segurtasuna asaldatzen duen edozein kontu”.

EAJ-PNV alderdian ordenaz arduratzen den Beltran de Heredia andreak esandakoaren arabera, “ATA”ko kideek  indarkeria goraipatu egiten dute. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, iritzi bat ematea goraipatzea da, eta sailburuak ederki asko obeditzen dio. Azken finean,  horregatik da Eusko eta Espainiar Jaurlaritzako barne sailburua. Beltran de Heredia, sistemaren beste zutabe batzuk bezala, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimendua, beraren inguruan dagoen guztia eta Ezker Abertzale Ofizialetik kanpo dauden guztiak kriminalizatu nahian dabil. Andre horrek ondo baitaki hor hainbat eta hainbat daudela.

Gutxi balitz bezala, elementu biolento horietaz ohartarazten dio euskal gizarteari. Hau da, “ATA” bezala berak ezagutu edo ATAtzat jotzen duen mugimenduko kideak biolentoak dira, unean uneko segurtasun buruak hala esaten duelako. Ondo. Beraz, gizarteak isolatu behar ditu. Eta gero sionistak aipatzen ditugu! Zer predikatzen ote du andre horrek: Isola ditzagun “ATA”-koak. Jode! Nork irekitzen dio gorrotoa zabaltzeagatiko atestaturik?

Horrez gain, herritarren segurtasunez arduratzen denez, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduaz arduraturik dago. Hori bai barregarria! Izan ere, mugimenduaren aktibotasuna, esku-hartze ildoa eta duen funtzionamendua da benetan arduratzen zaiona, bai eta, mugimenduarekiko kontrol eta eragin eza ere. Berriz, aldarrikatzen duena, hori bai, arduratu egiten zaio berari eta beste pertsona askori. 

Azkenik, alde batean utziko dut, aipatu elkarrizketan, sailburuak erreprimitu eta kriminalizatuko subjektu guztien inguruan dudan iritzia. Artikuluan esandakoak eskandalagarriak iruditzen zaizkidala esango dut besterik ez, hala nola, pentsamolde propioa adierazten duten ikasleak eta militanteak deabrutzeko nahiz apartheiderako deiak eta eragindako gorrotoa. Neure solidaritatea helarazi nahi diet guztiei.

Jakina denez, Euskal Herria ez da herri librea, baina geu libre izateko deliberoa hartua dugunez, askok bezala, hala jokatuko dugu, kosta ala kosta.

Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso politiko ohia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Mugak Zabalduz

Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Karmelo Landa
Nazioaren neurrira

Zorionekoak gara euskaldunok. Euskal Herria, Baskonia, gure nazioa, mundu osoaren aurrean agertzen da, historian izan den eta gaur egun den modukoa. Imago Vasconiae. Barne irudia eta besteen aurrekoa. Zer gara, nolakoak gara, non gaude, noiztik eta noiz arte. Gure kartografia... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


2024-07-03 | Diana Franco
Teknologia
Ikasketa komunitate irekiak

Bada pertsonok geure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera dugun eredu bat, oso gogoko dudana; eredu honetan ikasi nahi duen edonor ongi etorria izaten da, beti ere komunitatearen izaerarekin errespetuz jokatzen badu. Ikasketa komunitate irekiak dira. Gogoko dut... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Eguneraketa berriak daude