"ETA herritik sortu zen eta orain herrian urtuko da" esanez amaitu du ETAk audio bidez iragarri duen bere desegitea, Suitzako Geneva hirian, nazioarteko hainbat eragileren aurrean. Ia 60 urteko ibilbideari amaiera eman dio euskal erakunde armatuak, bere "egitura guztiak" desegin dituela jakinarazi dute bi kidek adierazpen historikoan. Euskal Herrian, ostiralean Kanboko Arnaga Jauregian egingo den ekitaldian, ETAren amaiera ofizialki ziurtatuko dute euskal ordezkaritza politiko zabal baten parte hartzearekin.
Nazio Batuen Erakundeko presidente ohi eta Nobel Saridun Kofi Annanek Kanboko adierazpena babestu du Twitter bidez. Ondorengoa adierazi du, presoak Euskal Herriratzeko banderola eta Herrialde Katalanetako bandera dituen argazki batekin lagunduta: "Armen indarraren bitartez bakarrik nekez konpontzen dira gatazkak. ETAren disoluzioak erakusten du elkarrizketa politikoa bakea eraikitzeko gakoa dela. Nahiz eta oraindik asko dagoen egiteko berradiskidetzearen bidean, gauakoa egun historikoa da Europa osoan ospatu beharko litzatekeena".
Conflict is rarely solved through force of arms alone - the dissolution of #Eta shows that political dialogue is key to building #peace. While there is much to be done towards reconciliation, this is an historic day which should be celebrated across Europe https://t.co/Hamdf8TpOw pic.twitter.com/ylqM47iRLM
— Kofi Annan (@KofiAnnan) May 4, 2018
"Gaur euskal gizartearen eguna da. Gorrotoarekin ezin da politika egin. Espainiako gobernuari eskatzen diogu pauso irmoak emateko presoen gaian eta dispertsioa amaitzeko".
Sortuko buruzagiaren partehartzea presoen eskubideei begira jarri da eta sakabanaketaren amaiera eskatu du: "ETA amaitu da, orain dispertsioak amaitu behar du".
"Gaurko eguna posible egin dutenei milesker. Biktima guztiak oroitu eta aitortu nahi ditugu. Erabaki historiko honek aukera berriak zabalduko ditu".
"Presoen, erbesteratuen gaia konpondu eta biktimen erreparazioa egin behar da. Erakunde eta gizarte zibilaren elkarlana beharrezkoa da. Azpimarratu nahi dugu gatazka politikoa ez zela IK edo ETAren sorrerarekin abiatu, lehendik dator eta jarraitzen du".
"Aieten ETAri eta estatuei eskaera batzuk egin zitzaizkien. ETAk dena bete du; estatuek ez diete eskaerei erantzun".
"Gaur nazioarteko adierazpenean argi geratu da gatazka politiko bat dagoela konpontzeko".
"Bake eta posizio demokratikoetatik askatasuna defendatuko dugu".
Ortuzar (EAJ): "Sinesgarritasuna ematen diogu. EAJ erabat desados egon da ETAren modu eta helburuekin hasieratik.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Galdera bat egin nahi diogu ETAri: zerbaitetarako merezi izan al du?" pic.twitter.com/ojh2geYBRk
"ETAk gure deiari bere ekinbide armatuaren amaiera behin betikoa jakinaraziz erantzun zion. Ordutik ETA bere hitzari lotu zaio eta ez da biolentzia gehiagorik egon. Iaz haratago joan eta armagabetze osoa burutu zuen. Guk pausu historiko hauek errekonozitzen ditugu bai eta ongi etorri sendoa eman".
"Atzo ETAk erakunde politiko armatu izateari utzi diola adierazi zuen. Hau Europa osorako une esanguratsua da kontinenteko azken indar armatuaren amaiera esan nahi baitu".
"Gai garrantzitsu batzuk oraindik konpondu gabe diraute, hala nola preso direnen edo ihesean diren pertsonen auzia".
"Nagusiki egiteke gelditzen dena berradiskidetze prozesua da" (...) " ETAk eragindako mina aitortuz eta etorkizunari begira egin beharreko berradiskidetze lana babestuz berriki egindako adierazpenari ongi etorria ematen diogu. Alde guztiek daukate oraindik lan handia egiteko".
"Bakea ez da zero gehieketa joko bat, baizik eta onarpen politiko kontu bat, non bi aldeek beraien helburuak modu baketsuan bide politiko eta demokratikoen bidez erdiestea adosten duten".
Mexiko hirikio alkatea izan zen 1997-1999 epean, Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren (PDR) sortzailea eta Internazional Sozialistaren Ohorezko Presidentea.
"Euskal Herriak borrokatu dituen helburuak bizirik daude, honek ez du aldatzen herri honen borondate burujabea bilatzen jarraitzea" (...) "Aldaketa oso garrantzitsua ikusten ari gara helburu horiek lortzeko moduetan".
"ETAn parte hartzen aritu den jendea integratzen ari dira erakunde berrietan edo bilatzen ari dira parte hartze indibidual bat, beste modu batzuetara, Euskal Herriaren batasuna lortu ahal izateko. Zorionak erabakia hartu dutenei. Bukatu da borroka armatuaren aroa".
"Ohorea da hona etortzea. Aieten egon ginen. Pozgarria da. 2011tik lortu duzuenagatik zorionak, ETA ere zoriondu nahi dut bere adierazpenagatik, leku honetara heltzeagatik, barkamena eskatu eta biktimen onarpena egiteagatik".
"Espainiako gobernuak pausoak emango dituela espero dut" Bertie Ahern: "Espero que el Gobierno Español dará algún paso para consolidar esta paz en el Pais Vasco".
"Euskal Herriko jendeari ongizatea opa diot, belaundaldi honek hartutako erabakiak ausartak izan direla ikusiko dute".
Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiak dei egin die guztiei mesfidantzak uxatzera.
"Herri honetako biztanleak zoriontasunaren bidean sartu behar ditugu; gaurtik aurrera jendeak, denek, onartu behar lukete mesfidatzatik atera behar dela bakea eraikitzeko".
Lehenago, ekitaldiaren hasieran, izandako biktima guztien aldeko minutu bateko isilunea eskatu du eta hala egin da.
"Eskerrik asko, oso pozik nago Euskal Herrian. Une hau historikoa da Ehrentzat. ETAren erabakiari ongi etorri eman nahi diot. Nazioarteko eragileei eskerrak".
"Palestina, Siria, Yemen, Hego Sudan... beste leku askotako gerrak ikusita, Euskal Herriko bake prozesuaren hasiera pozik jaso dugu. Sinn Fein beti egongo da laguntzeko".
Adamsek euskal presoak hurbiltzeko, errukia eta konpromisoa eskatu ditu: "Biktimen ikuspuntuak entzun behar dira, biktima guztienak".
"Bihar Bobby Sands kartzelan hil zen egunaren urteurrena da. Gure mendekua gure haurren irribarrea izango dela zioen. Hala izan bedi".
"Arnagan gaude EHren historiako une garrantzitsu bat elkarrekin bizitzeko. Batzuk Aieten edo hemen bake prozesuan parte hartu dute. Aieteko nazioarteko konferentzian, nazioarteko hainbat pertsonak adierazi zuten 5 puntutan EH bake prozesuan sar zedin".
"Gizarte zibilaren ekintzak izan dira, 2016ko abenduan Luhuson egindakoak batez ere, eragileak mugitu zituena. Bake artisauen urraspidea sostengatu zuen Euskal Lurralde Elkargoak"
"Gaur hemen etapa berri bat zabaltzen da, gure konpromisoa ez da bertan geratu behar. Gaur egun gatazkaren ondorioekin jardun behar dugu: biktimen sufrimenduaren aitortza eta presoen egoera".
Hemen Brian Currin bitartekariak bere hitzaldian esandakoetako batzuk:
"Bake prozesu hau bakarra da ("unique"). Atzo Genevan gertatu zena esanguratsua da. Jende askok galdetu zuen zergatik atzo eta zergatik Genevan?"
"Ospakizun eguna dugu, hausnarketa eskatzen du. EHn, bai Ipar eta Hego EHn, pentsatu nahi dugu ospakizun eguna dela. Batzuetzat ETA askapen mugimendua izan da, beste batzuentzat ETA erakunde terrorista. Denentzat gaur ospakizun eguna da".
"Euskal Herriko kasua oso berezia da munduan, behetik gora sortu da bake prozesua eta nahiz eta Espainiako Gobernuak ez negoziatu nahi izan, herritarrek mugitu dute, herritarrek bakea nahi zutelako".
"Hainbat jende gaur ez hemen egotea tristea da, eta atzo Genevan ere ez zeuden".
Oraindik gauzak daude egiteko: Biktimekin, berradiskidetasuanrekin... beste behin gizarte zibilak hartu behar du parte, baita erakundeek ere. Hor egoten jarraitu behar dute zubiak eraikitzeko. Beste behin behetik gora egin beharko da.
"Euskal Herriak munduari erakusteko asko duela ikusi dut. (...) ETAk zioen herritik sortu zela eta herrian urtuko zela. Prozesu demokratikoan herriak parte hartu behar du beraz. (...) Estatu independente baterako jardunak aurrera jarraituko du, baina indarkeriarik gabe".
"Berradiskidetzea lan bat da, oraindik preso asko dago. Biktimen alorrean ere lan egin behar da. ETAren desegiteak aukera ematen die gobernuei, gizarteari eta alderdiei ondorio horiei era eraikitzailean eusteko".
Bake Bideako Anaiz Funosasek hartu du hitza. Eskerrak eman dizkie denei etortzeagatik eta Kanboko Udalari ekimena antolatzen laguntzeagatik. Hitzartze ugari aurreikusten dira.
The Guardian egunkarian Kanboko ekitaldia zabaltzeko baliatu duen artikuluan, Jonathan Powellek Espainiako gobernuari elkarrizketaren atea irekitzeko adierazi dio.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
"Gatazkaren bihotzean arazo politiko bat badago, elkarrizketa eskatzen duen irtenbide politikoa behar du" pic.twitter.com/RBzBHxZzAy
Banan bana datoz nazioarteko eragileak. Lehen harrera Anaiz Funosas eta Agus Hernanek egiten diete.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Ondoren Brian Currin eta Jean René Etchegarayk.
Argazkian Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia. Berak irakurri zuen Aieteko Adierazpena.#BakeaEuskalHerrian pic.twitter.com/kAUgXlNWd9
Nazioarteko pertsonalitateak iritsi dira. Harrera egin diete Anaiz Funosas (Bake Bidea), Agus Hernan (Foro Soziala), Brian Currin (HNT), Alberto Spectorovsky (HNT), Jean René Etchegaray (Euskal Elkargoko Lehendakaria eta Baionako Auzapeza) eta Topaketaren Babes Taldeak. pic.twitter.com/bAs63VgR2K
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Nazioarteko pertsonalitateak iritsi dira. Harrera egin diete Anaiz Funosas (Bake Bidea), Agus Hernan (Foro Soziala), Brian Currin (HNT), Alberto Spectorovsky (HNT), Jean René Etchegaray (Euskal Elkargoko Lehendakaria eta Baionako Auzapeza) eta Topaketaren Babes Taldeak. pic.twitter.com/bAs63VgR2K
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Gaeliko irlandarrez eta ingelesez idatzi du: Egunon Euskaditik. Bakera bidea.
Maidin maith ó Euskadi. The road 2 peace! pic.twitter.com/1TDIM7RZws
— Gerry Adams (@GerryAdamsSF) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
"Sufrimendua alde guztietan eragin duen gatazka izan da herri honetan" eta horren harira orain hausnarketa egin behar dela esan du EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik. "Hori da egin beharrekoa, gu egiten ari gara eta hausnarketa hau egitea besterik ez dagokit: sufrimendu handiak izan dira eta horiek guztiak saihestu behar ziren". Etorkizunean "denari buruz hitz egiteko denbora" izango dela azpimarratu du eta "batzuek eguna urardotu nahi badute ere, gaurkoan ETAk bere desegitea egiaztatuko" duela. Hemen entzun daiteke elkarrizketa osoa. Gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan egin ditu adierazpen hauek Otegik.
Antolatzaileek jakinarazi digutenez, 330 kazetarik eman dute izena Arnaga Jauregiko ekitaldia jarraitzeko.
Ikusmina handia sortu du gaurko ekitaldiak. Mundu osoko 330 kazetarik eman dute izena. Pixkana iristen eta leku hartzen doaz.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Antolaketa oso txukuna, lan egiteko oso ongi prestatu dute.
Lehen argazkian mikroarekin Italiako RAI telebistako kazetaria. pic.twitter.com/eiZ0f2mr8k
Kanbon ETAren bukaerari bermea emango diote nazioarteko eragile ugarik. Hauxe izango da gaurko programa:
11:00 Nazioarteko pertsonalitateak iritsiko dira.
11:30 Euskal Herriko eragile politiko eta sindikalen iritsiera.
12:00 Nazioarteko topaketak hasiko dira.
13:00 Arnagako Adierazpena.
13:30 Gonbidatuen adierazpenak prentsa gunean.
15:00 Amaiera.
Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak ETBri azaldu dionez, Kanbon bilduko diren eragileek hiru ardatzen inguruko testua adostuko dute Arnaga jauregian. Gatazkaren biktimak, presoen egoera eta memoria inklusiboa dira hiru ardatz horiek.
Uxue Barkosek exekutiboak ohar bidez egin du balorazio ofiziala (pdf) ETAren agiriaz. Bere esanetan komunikatuak behin betiko desegite aldebakarrekoa adierazten du "gure gizarteak aspalditik exijitu duena".
Gobernuaren ustez ETAk "aukera bat galdu du" egindako kaltea eta "injustizia" onartu eta "hamarkada hauetan izan duen jarduerari buruzko begirada kritikoa proiektatzeko, eta horrekin batera, erantzun bat emateko biktima guztiei, inongo bereizketarik gabe, izan ere, den-denak bidegabeko indarkeriaren biktimak baitira".
Zentzu horretan "autokritika" ez egin izana eta erakunde armatuak bere existentzia "justifikatu" nahi izatea leporatu dio foru gobernuak.
Ostiralean, Uxue Barkosek eta Iñigo Urkullun erantzun bateratua emango diote ETAren amaierari Bertizeko Jauregian egingo duten agerraldi batean.
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak ostegun iluntzean egin ditu lehen hitzak ETAren desagerpena jakin ostean, Bilboko Euskalduna Jauregian agenda barruan zuen ekitaldi batean.
Urkulluk biktimak eduki ditu lehenik gogoan:
🕊 Gaur egun garrantzitsua da gure Herriaren etorkizunerako, ETA urtu baita. Gure lehenengo oroitzapena biktima guztientzako da. Konpromiso etikoan, giza duintasunean eta guztien giza eskubideetan oinarritutako etorkizunerako bizikidetzaren alde elkarrekin lan egingo dugu pic.twitter.com/zJsfO5tsM9
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Nolanahi ere, erantzun ofiziala ostiralean espero da, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariarekin Bertitzeko Jauregian egingo duen agerralde bateratuan.
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar bestela izan dadin.
ETAk amaiera 1979ko maiatzaren 4an iragarri izan balu, Gernikako Estatutua erreferendumez onartzeko bezperan, bere amaiera oso bestelakoa litzatekeen, bestelako errelatoarekin sartuko zatekeen historian: erakunde gerrilari historiko gisa, 36ko Gerraren ostean frankismoari aurre egin eta Euskal Herriaren nazio eskubidea berpiztu zuen erakunde gisa, heroi izatetik gertu leudeke etakideak…
(Xabier Letonaren analisiak bere blogean jarraitzen du)
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta ezker abertzalean ETAren ziklo armatua amaitzeko lanean jardun izanagatik hainbat urtez kartzelan izandako politikariak egin ditu koalizio abertzalearen bozeramaile lanak gaurkoan ETAren amaiera agiria baloratzeko orduan. Testu laburra irakurri du euskaraz eta erdaraz, irakurri hemen.
Genevako Henri Dunant Centre for Humanitarian Dialogue-ri eta ETAk gaur publiko egin duen azken erabaki hau gauzatzen laguntzeko parte hartu duten nazioarteko ikuskatzaile guztiei gure esker onak adierazi nahi dizkiegu. pic.twitter.com/E6leDvgMfe
— Foro Soziala (@ForoSoziala) May 3, 2018
Sud Ouest: "Euskal Herria: Josu 'Ternera'k berretsi du ETAren desegitea"
🔴 Pays basque : Josu "Ternera" confirme la dissolution d’ETAhttps://t.co/WW2mPRW3zI pic.twitter.com/FFGOrylaYV
— Sud Ouest (@sudouest) May 3, 2018
Le Monde: "ETAk ofizialki iragarri du bere desagertzea"
C’est désormais officiel. L’organisation séparatiste basque Euskadi ta Askatasuna (#ETA – « Pays basque et liberté ») a annoncé sa dissolution. https://t.co/x0DgW04jUq
— Le Monde (@lemondefr) May 3, 2018
Le Point: "ETAk azken hitza jarri dio Mendebal Europako azken matxinada armatuari"
Espagne / Pays basque - Dans une "déclaration finale", l'organisation séparatiste basque #ETA a officialisé ce 3 mai sa dissolution, clôturant définitivement la dernière insurrection armée d'Europe occidentale https://t.co/KADMmlycnx #AFP
— Latin Reporters (@LatinReporters) May 3, 2018
France 3 telebista: "Euskal Herria: ETAk bideo batez berretsi du bere desegitea"
Pays basque : ETA confirme sa dissolution dans une vidéo - France 3 Nouvelle-Aquitaine https://t.co/C4lNk8k2J6
— Lillier Jean Claude (@JeanLillier) May 3, 2018
Courrier International: "Euskal Herriko prentsak 'Agur' esan dio ETAri"
Espagne. La presse basque dit “Agur” à ETA https://t.co/ljHL6X8nFr pic.twitter.com/AzJ0vLFRuX
— Courrier inter (@courrierinter) May 3, 2018
Liberation: "Euskal Herrian ETAk amaiera espektakularra antolatu du"
Au Pays basque, ETA organise un finale spectaculaire https://t.co/Cytucmj0nB via @libe
— Florian Bardou (@FlorianBardou) May 3, 2018
Eusko Alderdi Jeltzaleak Facebookeko bere orrian jarri du bere lehen balorazio laburra:
"Urte luzetan, gehiegitan, ETAri esan diogu euskal hiritarrok beraiengandik espero genuen komunikatu bakarra zela beren disoluzio alde bakarreko, efektibo eta behin betikoa adieraztekoa. Komunikatu hau, azkenean, heldu da", esan du.
Gaur aro berri bat irekitzen da. Herri gisara urratsak emateko garaia da #EginHerri #BasqueFuture
— EH Bildu (@ehbildu) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
New York Times: "ETA euskal erakundea sakabanatu da, belaunaldietan luzatu den kanpaina terroristaren ostean"
"Basque Group ETA Disbands, After Terrorist Campaign Spanning Generations" by RAPHAEL MINDER via NYT World https://t.co/8GI8mhcG0l #news
— Sidhartha (@_Sidharth) May 3, 2018
Washington Post: "ETAko militanteek amaitutzat eman dute Euskal aberriaren aldeko borroka armatua"
Basque group ETA announces it has ‘completely dissolved’ https://t.co/z5YBNn5Cc9
— hayatama (@hayatama1971) May 3, 2018
Yahoo News: "ETAko euskal separatistek amaitu dute Europako azken intsurgentzia armatua"
Basque separatists ETA end Europe's last armed insurgency https://t.co/VS0m2DMMmX
— JStC (@JaeStC) May 3, 2018
Le Temps: "ETA desagertu da Genevan"
L’ETA disparaît à Genève https://t.co/TMC7BJqDKP
— R 0 |3 | |\| (@RobinGaloo) May 3, 2018
RTS Suitzako Irrati-Telebista: "Separatista euskaldunek ETAren amaiera ofizializatu dute Genevan"
Les séparatistes basques officialisent la fin de l'ETA à Genève https://t.co/xtdhBIcz8O
— Alain Franco (@FrancoAlain) May 3, 2018
Tribune de Geneve: "ETA euskal erakundeak bere desegitea iragarri du"
L'organisation basque ETA annonce sa dissolution https://t.co/jSHSFbm7x7
— Tribune de Genève (@tdgch) May 2, 2018
Suitzako Geneva hirian dagoen Henry Durant zentroaren egoitzan diplomatiko eta kazetari ugari bildu da eguerdian. Tartean, ARGIAk jaso ahal izan duenez Christiane Taubira Frantziako Justizia ministro ohia.
Taubirak 2017ko abenduan Bake Bideak Parisen antolatutako mobilizazio handiari bere babesa eman zion eta Frantziako Gobernuak euskal presoak hurbiltzen hasteko hartutako erabakian giltzarri izan da.
Arratsaldean egingo dituzte euskal ordezkari politiko zenbaitek euren lehen hitzak ETAren amaierako agiria baloratzeko. Arnado Otegik 17:00etan hitz egingo du EH Bilduren izenean.
Iñigo Urkulluk 19:00etan iragarri du agerraldia, EAEko eta Nafarroako gobernuek erantzun bateratua emateko aukera mahai gainean izan da azken orduotan.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak momentuz ez du iritzirik agertu, adierazpenaren edukia jakin aurretik, nolanahi ere, Twitter bidez finkatu du espainiar gobernuaren posizioa:
ETA ha sido derrotada por la fortaleza del Estado de Derecho y la democracia española. Haga lo que haga no encontrará impunidad a sus crímenes, no consiguió nada matando ni tampoco lo hará con propaganda. El Gobierno está con la ley, las FCSE y las víctimas. pic.twitter.com/iRZnJoxEER
— Mariano Rajoy Brey (@marianorajoy) 2018(e)ko maiatzaren 3(a)
Henri Dunant Zentroko kideak adierazi duenez, ETAren desegiteari buruzko eztabaidan "ETAren parte izan diren 3.000 lagunek hartu dute parte modu batean edo bestean prozesuan; horietatik erdiak zeukan boto eskubidea".
David Harland, Henry Dunant Zentroko zuzendariak ETAren agiriaren laburpena egin du eta bost puntu azpimaratu ditu. Ekitaldiaren bideo eta argazkiak esklusiban Estitxu Eizagirre Argiako kazetariaren blogean.
Harlandek azaldu duenez, ETAren amaiera erabakitzeko barne eztabaidan "3.000 militantek" hartu du parte.
Berria egunkariak bere Youtube kanalean paratu du ETAko negoziazio kide izandako Josu Urrutikoetxearen eta Marixol Iparragirre preso politikoaren ahotsak dakartzan audioa, erakunde armatuaren azken agiria irakurtzen.
ETAk Berria eta Gara egunkariei, BBC telebista kateari eta Suitzako hainbat mediori bidalitako audioan Marixol Iparragirre euskal preso politikoa era Josu Urrutikoetxea ETAren negoziazio taldeko kide izandakoa entzun daitezke testua irakurtzen. Agiria ere zabaldu dute euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.
Hainbat urte iraun duen prozesuarekin amaitu du ETAk bere ibilbide historikoa, hauexek dira azken urteetako data giltzarriak, 2011ko Aieteko jauregitik 2018ko Arnagakora.
Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.
Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez... [+]
Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia... [+]
David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.
Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenaren aldeko jarrerak albo batean utzi zituztenetik ia hamar urte iragan badira ere, Sortuko egiturek (ez pertsonek) harriturik uzten gaituzte oraindik ere.
Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]
Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era... [+]
ETAren ondoko garaia aztertzeko mahai-ingurua osatu dugu ARGIAko Larrun aldizkarian. "ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua". Jose Felix Azurmendi, Koro Garmendia eta Joxemari Olarra izan ditugu solaskide, hurrenez hurren. ETAren ondoko garaia nolakoa... [+]
Txema Montero (Bilbo, 1954). HBko europarlamentari ohia, ETAko presoen abokatu lanetan aritutakoa, HBtik kanporatua, Sabino Arana Fundazioko kide urte luzez eta analista zorrotza, besteak beste.
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar... [+]
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia da (Donostia, 1979). Kanboko ekitaldiaren biharamunean elkarrizketatu genuen, Donostiako Haizearen Orrazian Ezker Abertzaleko zuzendaritzako dozenaka kide ohik ETAren amaierari sostengua agertu ondoren. Sortuk du orain Ezker... [+]
Genevan irakurri zuten ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin zuten nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat... [+]
Aurtengo maiatzaren 3an argitaratu zuen ETAk bere azken komunikatua. 60 urteko existentziaren azken hitzak izan ziren. Francisco Franco jenerala 1936ko Gerra Zibiletik garaile jalgi eta handik hogei urtera jaio zen euskal erakunde armatua. Bere sorrera garaia urrun geratu zaigu,... [+]
Kanboko ekitaldia eta gero, hamaika eragilek eta pertsonek iritzia eman nahi izan dute. Bistan da. Ikuspegi eta begirada ezberdinak aztertzea aberasgarria da. Hori dela eta, orain, hasierako asteetako olatuak pasatutakoan, beste bat ere plazaratzea ekarpen interesgarria izan... [+]