ETAren borroka armatuaren bukaerako hamargarren urteurrena dela-eta, media estatal eta baskongadoen bonbardaketa desinformatua jasan dugu, VOX, PP, Ciudadanos eta PNVk txalotua berau. Haiek denak, salbuespenik gabe, ETAk hiltzeagatik hiltzen zuen ideiarekin gu zanpatzen saiatu dira; alegia asesinatzeko plazer hutsagatik hiltzen zuela esan nahi baita.
Haietako inork ez du ETAk bere jarduera armatua arrazoitzeko seinalatzen zituen motiboak aipatu. Ulergarria egiten zaigu media horiek ETAren jarduera armatuaren kontra egon izana eta egotea, baina informazioari dagokionez, onargarria ez dena da, ETAk bere jarduera armatua justifikatzeko emandako motiborik ez aipatzea, ez eta deslegitimatzeko ere.
"Onargarria ez dena da, ETAk bere jarduera armatua justifikatzeko emandako motiborik ez aipatzea, ez eta deslegitimatzeko ere"
Beti bezala, Espainia inkisitorialak, eta bereziki PNVk, zeinak bere prebendak ENAMen borrokari zor dizkion eta ez bere dohain negoziatzaileei, Euskal Herriaren helburu nazionalekiko erabat deslotutako ETA aurkeztu digute. Zergatik jokatzen du horrela PNVk? Saldukeria egiten duenak (PNVk faszistei men egitea Santoñan) aukera dagoen guztietan jarraitzen du egiten. Eta egia egiten den uneetan, saldukerian ibilitakoak ez du kontsekuentea dena jasaten. Aitzitik, estatu sakon hori, zeinaren zati den PNV, ez da jabetzen, portaera baztertzaile eta inkisitorial horrekin, nahi duen efektu kontrarioa lortzen ari dela euskal herriaren zati garrantzitsu batean.
Oso argigarria izan da konstatatzea Zapaterok PNVk eta haren propaganda-medioek (EITB) baino hobeto ezagutzen duela Euskal Herria. Hauxek izan ziren haren hitzak: “ETA oso ahuldua?... Beno... 3.000 atentatu egin zituzten eta 150.-200.000 boto zeuzkaten”
Tira, lehen esandakoa berresteko, PPk eta VOXek PNVri Gasteizko
Parlamentuan emandako zorionak eta PSOeri eginiko kritikak.