argia.eus
INPRIMATU
Estrasburgoren epaia antzeko kasu guztietan aplikatu daitekeela dio Auzitegi Nazionalak
  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Juan Manuel Piriz kartzelatik ateratzeko agintzen duen autoan esaten denez, haren antzeko egoeran dauden gainontzeko presoei ere eragiten die Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Ines del Riori buruz emandako epaiak.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 28a
Juan Manuel Piriz kartzelatik atera da Estrasburgoren epaiaren ondoren.

Hamahiru epailek sinatutako autoaren berri dakar Naiz.info webguneak. Estrasburgoren ebazpenak "auzi-jartzailea gainditzen dute eta antzeko egoerak ematen diren kasu guztietan orokorrean aplikatu beharrekoak dira" autoak dioenez.

Horrenbestez Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina aplikatu den kasu guztietan bertan behera utzi beharko litzateke.