Espainiako Gobernuak ez du Ines del Rio presoa aske uzteko asmorik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak kontrakoa adierazi arren. Hori adierazi du Barne Ministro Jorge Fernandezek. Del Riok ihes egingo lukeela argudiatu du ez aske uzteko.
Epaiari helegitea jarriko diotela ere adierazi du, eta aurrera egingo ez balu eta epaiak dioen bezala, 30.000 euro ordaindu behar balizkiote, "horrek biktimei zor dien ardura zibiletik" kenduko dizkiotela adierazi du. Fernandezek esan du "penagarria" iruditzen zaiola "eta sentsibilitate falta" dela epaia gaur jakinarazi izana, ETAk Miguel Angel Blanco bahitu zuela 15 urte bete diren egunean.
Egoitza Estrasburgon duen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu du Ines del Rio presoari 197/2006 sententzia aplikatzeagatik. "Parot Doktrina" izenez ezagunagoa den doktrina hau Espainiako Auzitegi Gorenak onartu zuen 2006an, eta presoei zigorrak luzatzeko erabiltzen da. Presoa "eperik laburrenean" askatzeko eskatu du eta 30.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio kalte moralengatik. Hemen irakur daiteke ebazpen osoa PDF formatuan frantsesez.
1987ko uztailaren 5ean atxilotu zuten Ines Del Rio eta 3.000 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, beste zenbait ekintzaren artean, Madrilen 12 Guardia Zibil hiltzeagatik. 2008ko apirilean luzatu zioten kondena eta guztira 25 urte daramatza kartzelan. Del Rioren defentsak Estrasburgon helegitea jarri zuen, Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 7. artikuluan oinarrituz. Bertan jasotzen da ezin dela inongo zigorrik ezarri, berau justifikatzen duen legerik ez bada.
Aho batez hartu du erabakia auzitegiak, eta azaldu du 7. artikulua (legerik gabeko zigorrik ez) eta Giza Eskubideen Hitzarmeneko 5. artikulua (askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea) urratu dituela Espainiako Estatuak.
Lehen aldia da Estrasburgok "Parot doktrina" bezala ezaguna den kasu bati buruz epaia eman duela.
Erreakzioak
Herrira ekimenak balorazio oso positiboa egin du eta Ines Del Rio askatzeko dei egin du lehenik, eta bigarrenik, 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskatu du. Herritarrak zoriondu ditu urte hauetan "euskal preso politikoentzat salbuespenez bizi arteko zigorra ezartzen duen dokrtina honen aurka hainbestetan mobilizatu" direlako. Azkenik, euskal presoen eskubideen alde lanean jarraitzeko deia luzatu diote euskla jendarteari.
Garai batean, zain zituzten aita eta ama. Gaur egun, presoak aita eta ama dira, baita aitona-amona ere.
700 inguru dira. Hauetako batzuen seme-alabak espetxean sortu dira. Asko oso gaixo daude. Badira hogei urte baino gehiago kartzelan daramatenak. Horietako askok, legea... [+]
Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.
Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:
Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.
Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.
Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.
Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot doktrina’ ezeztatzearekin batera 30.000 euroko ordaina ezarri zuen Ines Del Riorentzat. Espainiak uko egin dio ordaintzeari.
Estrasbusburgoko Giza Eskubideen epaitegiak 197/2006 doktrina baliogabetu ostean, 20 preso askatu dituzte aste honetan: hamalau hilaren 26an eta sei 27an.
Auzitegi Nazionalak beste bederatzi preso askatzeko agindua eman du, 'Parot doktrinaren' aurkako Estrasburgoren ebazpena aplikatuta.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur markatuko du Estrasburgoren ebazpenaren gaineko irizpidea, Iñaki Fernandez de Larrinoa presoaren auziari buruzko erabakia hartzean.
Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 13 euskal preso askatzea erabaki du, Estrasburgoren epaia aplikatuta. Hemendik aurrera, ebazpenaren inguruko erabakiak ez dituzte Zigor Salaren osoko bileretan hartuko, eta horrek preso bakoitzaren prozedura azkartzea ekarriko duela espero... [+]
Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 legearen zenbait praktika baliogabetu ostean, asteartearekin hitzartuko du Espainiako Auzitegi Gorenak nola aplikatu sententzia, Europa Pressen arabera.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zitzaien bederatzi preso aske uztea erabaki du. Ondorengoak dira presoak: Txomin Troitiño, Isidro Garalde, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Jokin Sancho, Elías Fernández Castañares,... [+]