Europako Giza Eskubideen Auzitegiak baztertu egin ditu Espainiako Konstituzio Auzitegiaren inpartzialtasuna zalantzan jartzen dituen argudioak. Tramitera onartu du, ordea, aztertzea ea Europako Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zen.
Erabaki horrekin Estrasburgok ez du onartzen defentsak auzitan jarri zuen Konstituzio Auzitegiko bi magistratuen inpartzialtasuna. Defentsak argudiatu zuen PPrekin lotura zuela batek eta bestea ezker abertzaleko beste epaiketa batzuetan parte hartutakoa zela. Bai onartzen du, ordea, Auzitegi Nazionalaren sententzia aztertzea.
6.1 artikuluaren arabera: “Pertsona orok du eskubidea bere kausa entzuna izateko modu bidezko eta publikoan, arrazoizko epe batean, auzitegi independente eta inpartzial baten aurrean”.
Auzitegiak ez du eperik jarri auziaz erabakia hartzeko. Tramite prozesua abiatu denez Arnaldo Otegik kartzelan jarraitu beharko du 2016ko apiril arte eta Rafa Diezek beste urte bete eta erdiz.
2011n Estrasburgok ezeztatu egin zuen Otegiren aurkako epaia Espainiako erregeari “torturatzaileen burua” deitzearren.