argia.eus
INPRIMATU
Estrasburgok Pablo Haseli ezarritako zigorra babestu du
  • Espainiako Estatuko epaitegiek Pablo Háseli “Koroa iraintzea” eta “terrorismoa goratzea” leporatzea babestu du Estrasburgok. Haren letrek “ondorio kaltegarriak” izan ditzakeela adierazi dute eta ezarritako zigorra “zentzuz” eta “egoki” baloratzen ditu. 2027ra arte izango dute preso.

Izaro Villarreal Lauroba 2023ko azaroaren 10
Pablo Hásel atxilotu zuten unea, 2021ean // Argazkia: Twitter

Ostegun honetan atera da argitara Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpena, Pablo Haseli Espainiako Estatuko epaitegietan jarritako kondenari eta espetxe-zigorrari buruz. Estrasburgok ontzat eman du rap abeslariari ezarritako zigorra eta gaineratu du “ez dela adierazpen askatasunaren aurkako erasoa”, nahiz eta haren letrengatik epaitua izan den, “koroa iraintzea” eta “terrorismoa goratzea” egotzita. “Ondorio kaltegarriak” izan ditzaketela galdegin dute, El Saltok jaso duenez. Espainiako Auzitegiak erabakia aho batez hartu duela adierazi du, eta behin betikoa izan da.

2021eko otsailetik dihardu preso rap abeslariak, ia hiru urte. Errepresioaren Aurako Ponenteko Plataformak uztailean jakinarazi zuen bere kontrako zigor osoa jakinari zutela jada auzitegiek: "sei urte eta bi hilabete, adierazpen askatasunerako eta aktibismo politikorako bere eskubidea gauzatzeagatik". Badirudi, beraz, 2027rarte izango dutela preso.

Kataluniako plataforma honek, prentsaurrekoa eman du ostegunean eta auzitegi eta erakunde horietan “konfiantzarik ez izateko” eskatu dute: "Hainbat aldiz erakutsi digute ezin garela haietaz fio, ezta engainatzen utzi ere". Plataformak premiatu du berriro ere kalera ateratzea "modu bateratu eta antolatuan protesta egitera". Datorren azaroaren 17an elkartzera deitu dute Bartzelonan, "amnistia osoa eta errepresio kausa guztiak artxibatu ditzatela eskatzeko".