argia.eus
INPRIMATU
Estoniako errusiarren integrazioa. Dokumentala

2007ko ekainaren 22a
Taillin (Estonia)

Apirilaren 25eko gauean, Estonia subirano denetik gertaturiko istilurik larrienak jazo ziren herrialde hartan. Estatua batek piztu zuen sua, Estoniako errusiarren sua. Izan ere, Sobietar Soldadua lekuz aldatzeko Gobernuaren erabakia ez zuten begi onez hartu Estonian bizi diren errusiarrek, euren nortasunaren sinbolo bilakatu baitzen estatua. Azken finean, errusiarren integrazio faltaren isla baino ez da gertaturikoa. Gau hartako liskarren kronika irudietan grabatu zuen Lander Arbelaitz kazetariak. Irudi horiez gain, errusiarren integrazio ezaren inguruko elkarrizketak eta iritziak ere biltzen dituen ordu erdiko dokumentala egin du Arbelaitzek. Batetik, sarrera eskaintzen dizuegu; eta bestetik, dokumental osoa.

 

- Liskarren bideo laburra (2'24'')

- Estoniako errusiarren integrazioari buruzko dokumental luzea (26'20'')