argia.eus
INPRIMATU
Esteribarrek, Irunberrik eta Martzillak seme kuttun izendapena kendu diote Francori
  • Miranda Argan 2008an baliogabetu zuten Francisco Franco Espainiako diktadoreari emandako aitorpena.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko maiatzaren 24a

Nafarroako Memoriaren Institutuak berriki jakinarazi zien zazpi tokiko entitateri oraindik ere frankismoa goratzen duten ikurrak edo izendapenak dituztela. Lau herritan seme kuttuntzat zuten Francisco Franco dikatadorea: Esteribarren, Irunberrin, Martzillan eta Miranda Argan. Memoria historikoaren legea betetzeko horiek kentzeko galdegin die insitutuak.

Atzo onartu zuten Esteribarren eta Martzillan aitorpenaren baliogabetzea. Astelehenean egin zuten Irunberrin; eta Miranda Argan 2008an baliogabetu zuten aitorpena. Hala, herri horietan Franco ez da seme kuttun izanen aurrerantzean.

1948ko urtarrilaren 16ean eman zion Francori seme kuttun izendapena Martzillak. Atzo, aho batez deusestatu zuen orduko erabakia udalak. UPNk sei zinegotzi ditu Martzillan eta PSNk bost.

Esteribarrek eta Irunberrik, berriz, 1928ko urtarrilaren 20ean izendatu zuen seme kuttun Franco. Esteribarren aldeko zortzi boto (EH Bildu, Geroa Bai eta Ireki) eta hiru abstentziorekin (Independenteak) kendu diote izendapena. Irunberrin ordezaritza duten hiru taldeen (independenteak, Auzolan eta EH Bildu) onespenarekin onartu zen baliogabetzea.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du, eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.