Araba, Bizkaia eta Nafarroako 23 udalerritan galdeketak egingo dituzte igandean, Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta. 90.000 lagun inguru daude Euskal Herriaren estatuz politikoaz bozkatzera deituak.
Besteren artean, bozkatzera deituak daude: Arabako Artziniega, Aiara, Amurrio, Laudio eta Zigoitia; Bizkaiko Igorre, Lezama, Zamudio eta Portugalete; eta Nafarroako Doneztebe, Ituren, Zubieta, Lezaun eta Oteizako herritarrak.
"Gure bizitzetan lehen aldiz izango dugu aukera igandean Euskal Herriaren etorkizunaz bozkatzeko, ez baitigu inork behin ere galdetu zer izan nahi dugun, nolako herria nahi dugun", azaldu dute udalerriotako eragileek. "Nahiz eta jakin maiatzaren 6ko galdeketen ondoren ez dela alkaterik aldatuko eta ez dugula lau urtetako politikan zuzenean eragingo, argi dugu prozesu honek merezi duela. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik nola gauzatu jakitera pasatu gara. Galdeketaren ostean, gure herria helduagoa izango da, ahaldunduagoa, burujabeagoa".
Orain arte 180 herritan egindako galdeketetan ia 177.000 lagun mobilizatu dira. Igandean beste 90.000 pertsona inguruk izango dugu bozkatzeko aukera, behin behineko errolda datuen arabera.
Nafarroako armarria eta giza katea
Maiatzaren 19an, Nafarroako armarria irudikatzen duen mosaiko koloretsua egingo dute Iruñeko Gaztelu plazan, "nafarron burujabetza nahia sinbolizatzeko asmoz". Elastiko eta zapi gorriak jantzita, armarriaren kateak marraztuko dituzte herritarrek. Mosaikoaren antolaketa errazteko aldez aurretik izena ematea komeni dela nabarmendu du Gure Esku Dago ekimenak. Webguneko formularioa bete behar da horretarako.
Halaber, ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katean lekua ziurtatzeko, deia luzatu du GEDk beste formulario hau bete eta 5 euroren ordainketa egiteko.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]
Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]
Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]
Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]