argia.eus
INPRIMATU
Estatuko aurrekontuen zuzenketak: azpiegitura handiak saritu dituzte EAJk eta PPk
  • EAJk eta PPk aurrekontuen gaineko akordioa erdietsi dute 2018an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroara 25 milioi euro bideratzeko Estatuko aurrekontuetatik; beste 24,5 milioi euro 2019rako eta 14,5 milioi 2020rako. Guztira, 64 milioi euro. Diruaren zati handiena AHTko obretara, portuetako lanetara eta ikerketaren garapenera bideratuko da.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 17a

5,5 milioi euro Cidetec parke teknologikora bideratuko dira eta 3,5 milioi Forondako aireportura. Era berean, akordioak jasotzen du Galindoko (Sestao) araztegira 18 milioi bideratzea, eta Loiolako Erriberako trenbidera 9 milioi.

Akordioari aurrerago gehituko zaio alderdi biek apirilean adostu zutena: 2019an pentsioak KPIaren arabera igotzea.

Aste honetan eztabaidatu eta bozkatuko dituzte talde guztiek aurkeztu dituzten zuzenketak.