Egiptoko armadak Konstituzioa bertan behera utzi, Parlamentua disolbatu eta Mohamed Morsi presidentea kargutik kendu du. Adly Mansour Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak hartu du kargua behin-behinean. Armadak iragarri du hauteskundeak deituko dituztela.
Tahrir plazako manifestariek Anaia Musulmanak boteretik kendu izana ospatu dute.
Abdel Fatah al Sisik, Armadako komandante eta Defentsa ministroak, adierazi du Gobernu "teknokrata" osatuko dela.
Informazio gehiago:
Egiptoko politikan funtsezko papera jokatzen duten agenteak, Al Jazeeran ingelesez.