argia.eus
INPRIMATU
Francisco Franco Fundazioa estatu kolpe eske Espainian
Lander Arretxea @larretxea 2013ko irailaren 18a

“Kataluniaren indepentzia adierazpena helburu duen separatista terroristek Kosovo bidea deiturikoak aurrera egiten badu, Armada behartuta dago Espainiaren batasuna defendatu eta boterea indarrez hartzera. Betebehar konstituzionala da, eta areago, ohorea mantentzeko ezinbestekoa”.

“Espainiaren soldadua naiz eta gure banderaren aurrean zin egin dut nire odolaren azken tanta galtzeraino defendatuko dudala nazioaren batasuna”.

“Traidoreak dira agintariak. Lau hamarkada daramatzate Espainia saltzen, eta areagotzen ari da. ETAk eta Zapaterok hitzartutako bide-orria betetzen ari da Mariano Rajoy. PP eta PSOE aberastasuna lortzeko mafiak soilik ez, Espainia eta espainiarren etsaiak ere badira. PP azpijokoan dabil, nazioaren batasunaren kontra eginez”.

“Amore emanez gero, ez da inoiz irabazten. Separatistak inperialistak dira, Espainiako zonaldeak aldarrikatzen dituzte etengabe: ETAk Nafarroa; CiUk eta Esquerrak Valentzia eta Balear Uharteak. Gero eta gehiago luzatu, orduan eta okerrago dira gatazkak. Gaixotasunak gaiztotu egiten dira zabaltzen utziz gero”.

Diru-laguntzak 2007 arte

Francisco Franco Fundazioa legezkoa da Espainian, eta diktadore oiharen alaba da bertako presidente. Hainbat urtez Espainiako Gobernuaren diru-laguntza jason zuen fundazioak, 2007an onartutako Memoria Historikoaren Legea onartu zen arte.