argia.eus
INPRIMATU
Estatu idazkari izanen da Ione Belarra Podemoseko kide nafarra
  • Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteorde izango denak Nacho Alvarez bere alderdiko Ekonomia idazkaria eta Ione Belarra, Gizarte Ekonomiako eta Gizarte Eskubideetako Estatu idazkariak izendatuko ditu, hurrenez hurren.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko urtarrilaren 08a

Julio Rodriguez Defentsako Estatu Nagusiko buru ohia, kabineteko burua izendatuko du, alderdi moreko iturriek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez.

Horrela, Iglesiasek Podemoseko kideez eta konfiantzazko buruzagiez inguratzea erabaki du, Moncloa ez den beste leku batetik egingo duen bigarren Lehendakariordetzan lan egiteko.