argia.eus
INPRIMATU
Estatistikak dioena: kontziliazioan emakumeek gizonezkoen bikoitza
  • Eustatek 2017an kontziliazioaren inguruan egindako inkestaren emaitzek argi utzi dute emakume eta gizonezkoen artean desoreka handiak daudela oraindik.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 21
Emakume bat haurra zaintzen eta etxeko lanak egiten aldi berean

Egun, emakumeen %55, bost orduz baino gehiagoz egiten da haurren kargu. Aldiz, gizonezkoen %24,4ak zaintzen ditu bere seme-alabak. 2010eko datuekin alderatuta ikusten da, haurrak zaintzen dituzten emakumeen kopurua mantendu den bitartean  gizonezkoena 9,2 puntu igo dela.

Etxeko lanen banaketan ere nabari da desoreka. Izan ere, hamar gizonetik bederatzik (%87ak) bi ordu edo gutxiago ematen ditu etxeko eginkizunetan. Ostera, hamar emakumetik hiruk (%31ak) bi-hiru ordu baino gehiago.

Desberdintasun honek dakar emakume okupatuen %19 ez egotea batere pozik bere bikoteak eskaintzen duen laguntasunarekin. Ordea, gizon okupatuen %75,5 oso pozik dago bikoteak duen esku-hartzearekin.

Azkenik, 2016ko datuekin erkatuta, 0,7 puntu hasi da lanaldia luzatu duten langileen kopurua, %38,5etik %39,2ra.